Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Alkobak musika lizuna egiten du arnas

ur musika desioa

amiltzen da izaren bide sekretuetan

ahuen, ele, arrenkurak izerdi kolpeka

eskuak hegan mingaina bide begiak mingain

bularra ilunbeta paisaietan luzatzen

ahoak urrunean dira galtzen.

infinito gosez bizi den estatua den desioa

larru arrasean igerika

ukimenaren erresuma orainaren

manera bakarra.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus