Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Presoak gartzelan dirau

eta egin daiteke poema arrosa

esaterako

«gure herriaren bihotza preso dago

ez da negar garaia, borroka garaia baino

arratsero norbaitek negar dagi

ama anaia arreba seme alaba senargai lagun

arratsero norbaitek zerratuaren seme-ametsak

hariltzen ditu»

 

Eta egin daiteke poema surrealista

«arratsero bihotz akutxilatuei semen eta hilerokoa

hormatzen zaie burni hotzaren etorbideetan

arratsero norbait hiltzen da

ama anaia arreba seme alaba senargai lagun

arratsero pentsamenduari zaizkio

usteltzen hegalak»

 

Eta interpreta daitezke biziak metaforetan

zerratua egun iluna arrats eza

desolamenduaren desolamendu zeldaren zeldan.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus