Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lagunak izandu ginonen

DENBORA: iragana

PERTSONAK: gu (hi ta biok)

ASPEKTOA: burutua, ekintza amaitutzat jotzen denekoa, alegia

badakin ez dun inoiz izan laguntasuna bat bakarreko kontua

nahiz, bide batez, gure burua gutxi maite dugula esan behar

beraz, bi gutxienez, arerio izateko ere

ZERGATIA: bizian gerta ohi den moduan... iragaitea,

ekanduaren gandua edo beste izenez: nekea

kriseiluak ilunbeta hertsian bezala

maitasun kontuak itzaltzen ditun gehien

LAGUN: izena: ongi ez dakiguna ordezkatzen duena

letra ttipiz: euriak bustitzen gaitu

ttipiagoz: maitasunak jan

are ttipiagoaz: gure buruak islada iheskorrak

ikustezinez: hilkutxak ohantzeak

-AK: aniztasuna adierazteko atzizkia: gu (hi ta ni)

IZAN: nia: eromenaren arraildura anitzean errotua beharrean

izan... gero: ni, zu, nirea, autoa,

etxea, emaztea, semealabak, izan... gibelean: heriotzak

GINONEN: adizki laguntzailea esan bait dinat

badakin ez dun inoiz laguntasuna bakarreko...

gero: oroimena:

Lagunak izandu ginonen

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus