Udak etxe egin zuen bihotzetan
asko kostata ez pentsa
etxeen arazoa bihotzena bezala
larria da eta, aurkitu zuen azkenean
etxeño ttipi bat bi gela komunik gabe enea
arreska guztiaren artean
Eskegi zituen balkoian koloreko kamiseta tirantedunak
bakero estuak desioaren seinale
haragia gizon ehizaren apeu
laru beltzaran guzti hori paradisuaren ordezko
Ah! eta zerbezazko gau-hamaka zabalduz
solasaldi arinetan zen permatu beirazko
hondakin berdeak, Heineken, hautsi aurretik
aurresenti zitekeen ez zuela luze joko
Goizaldera akaso zortea eta hori dena...
norbaitekin larru jotzeko parada eta hitz liketsak
ahoskatu: «Eguna fruitu umoa da jateko prest»
eta agurra mentazko karamelua edo pena
apur bat mikatza banandu aurretik
Gero jertseiak etorri ziren, kazadorak
eta zer moduz oporretan? non izan zara?
argi zegoen akabatzera zihoan
udako azken bidaia Iparraldera
Eta alokairuen igoera zela eta
zirt zart populatu zigun bihotza
baimena gabe ustekabean
gero eta luzeagoa den paralisiak.
© Juanjo Olasagarre