Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Errealitatea idatz makina zahar

non batzutan lili bakarra den

izan zen «doble-wind» ama

ume laborrien garunak mendren

 

Izan zen biziaren jaiotza eta abortoa

nekeduraren ilunabar harildua

ohantze fantasmalen mitoa

itsas suen jela geruza

 

Zekartzan intziriaren atabala

gertakizunen ur laratza

haritan hordi keinua bezala

 

Mamu eta aingeru izan zen

errealitatea «doble-wind» ama

non lipar ilauna desden

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus