Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Beranduago dira beranduago

inoizko ele triste hori horiek

kaiolez eraikiak, arrangura hotzak

erahil arrats kausigaitzak nonbait

 

desioa gero uncertain-a apika iragan baina inoiz ez

gertakizun dena, inoiz ez

ihesa atearen bestaldean gordetako

errainuaren lekuko, ideia itsasoa

 

hemena eta orainaren salatari mina

iragan ororen hondamendi umoa

inguruaren perzepzio arkera

ankerra bere frintza orotan

 

takigrafo sustraigabeak akaso

auzitegi horma beltzetan

gertatutako heriotzak baino

hobe darrai edertasunaren aztarna

 

garaiak, garaiak non heriotz ttipiak

poema abailetan urtzen baitira

non edertasuna zaramaren apopilo den

eta legez kanpo beti.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus