Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Koldori

 

Une bere bere honetan

edozein ekintza edozein liburutan gorde daiteke

lagunak eskapo, guretzat trenik ez

gure bihotzean, azken bihotza azken

trenak eraman zuen iragan

uherra pairatu beharra dute

(Biziko istorioak ipui ankerrak dira ere)

 

Eta giltza batzu nonbait

mahai gainean apika, liburu artean

eskuen esperoan dautza

ehundugeko ele eskegien erara

ilunbetan oihal zuri dizdiratsu brilant

haizeak eramana

irudi akuarelatua lagun joanarena

formak bere arrailduran badiraute

ez da banaketa nekezik

dizdira haize baleran

gugan ernetzen da arrasto antza

eta bizi hil negar irri badugu egiten

lagun joanak bagaramatza.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus