Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zure ametsetan izkutatu

lur erlastuaren usaina

bi igali bi

bularraren muga marrazten

parez pare

ortzemuga beltzaranen otoi

eta ahoa plazer debekatuen jantzi

limista, sama eta arraso

 

Jakin zure adatsean

haitzuloengan gorde

iratxo perbersoak bailiren

ferekak ernetzen direla

eskua itzela eskua urrundu

jakin bisitariak opari ainubeena

jasoko duela

 

Eta bai ote erran zenidana

zelula oro plazerrerako

dela negu dela uda

zure eraikuntzak likido

preziatuen zordun

bai ote

 

Utz nazazu bisita zaitzan

arrasta ditzan zure bideak

pasioaren urrats sahierrez

haragizko segundutan

oren erreez.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus