Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Inularrean

paisaian figura batek goazenean

makalak transmigratzen du tristezia.

 

Orena da, Desiok

pizti iheskor gisa egiten du jauzi

arratsaren espazio laranjara.

 

Edozein herrik gugan datzanak esatebaterako

atzipez dezake lokarri berdeskez

airera garen errainu ilun hori.

 

Beiraduraren geldotasunean bada

txirrinka hautsi zaiolako

negar dagien umea.

 

Eta hogeigarren mende amaiera honetan

gartzelan dagoenarekiko oroitzapen ilauna

orain da paisaia porlana den unea.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus