Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Heroi erori horiei

esan behar diet

guztien begi bistan

ibar-ertzera doazela

iladan nire herrian

gizonezkoetan gizonenak

nigar egitera franko

 

Nolatan eduki heroirik

Nortzuekin amestu

Norberak uzten omen munduan

Bere arnas puntua eta iada

Eguratsa kargatuegia dago

Nola eman heroiei animorik

Heuretzat ez badituk

 

Hi bizi haiz hi

Alfer-alferrik

Gelako portafotoak hutsik dituk

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus