Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bata eta bestea

 

Oro lainotan lo dago?

izua barruko prozesioa

harrobizuloan ez naiz bada

beldurrak zenbatzen ari?

Mendimaldatik irristadan

gauaren azken marra

edozer baino sarkorrago

 

Azken batean urrunetik zer naiz bada:

argi bakaneko mutikoa

Beldurraren aidean

argi multzoetatik

azkenekoak itzaltzen dira

bat ez ezik:

Probintziako txaleta

(tabernakulo dotorea)

lapurtuko diotenaren

beldur den jauntxo aldenduaren

(Jainko ezezagun horren)

argia.

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus