Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Vudú euskaldun

        (Konjuro eta blankoa)

 

Araratko san miel aingerua

aingeru guzien goiaingerua

(anker eroriak barne) moztu etsai hauen

diren eta ez direnen lepo eztarri eta buruak:

(Segidan, partehartzaileen ezpainetara etorriko dira

      azkar asko beren arerioen izen-ezizenak. Ahalik eta

      erridikuluen, jakina, konjuroak efektua sor dezan)

 

        (...)

 

Jaitiko gurutz eta suge horrek

poltronadunen mailu

bidegabekerien korrejidore

ez utzi titererik burudun

salbu gu eta gutarrak!

 

        (...)

 

Zulatu orratzez kolpatu ditarez

biluztu jauntxoak lerroux inpernus negux

ez zarete deus itzal-axal eta hexur

zakur uzkerra angelusaren orduan

bakardadean fumatzen gixaixo arlote debruk

 

Virgo veneranda virgo potens

ora pro nobis miserere nobis

kyryeleison krhysteleison kyryeleison

kunpli bedi zapalduon mendekua

agnus dei quitollis peccata mundi

agnus dei quitollis peccata mundi

ni hor eta hi hemen

lehen farrez orain nigarrez

xaguxarrakin ezkondu nahi ez!

 

Bethlehem oi bai bete-beten

buruen zakua bete lehenbaitlehen

dona nobis pacem. Amen.

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus