Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eskaleak

 

                «preguntan de onde eu sou

                e non sei que respoender

                pois de tanto non ter nada

                xa non teño de onde ser»

                                  Celso Emilio Ferreiro

 

Begira nazazu!

ea zertxobait badaramazun

 

baina, arren, ez portugesiñorik

abegi txarrez hartu

ez zikoitzkeriarik

 

bai, bufa bufa!

besteok ere

begiak baditugu eta

bufa bufoia!

guk ere

badakigu zeharka behatzen

 

errepara ezazu!

ea zuk zerbait zeurea badaramazun

 

Eskaleak gorrotatzen ditut

lo daudenean eskekoak gorrota

Eskaleak gorrotatzen ditut

Loaz halere teman eskean

Eskaleak gorrotatzen ditut

Haurren esku ahur zabalduak

Eskaleak gorrotatzen ditut

Haurren esku ahur zabalduak

Eskaleak gorrotatzen ditut

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus