Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Anaia bi

 

Miseria gorriena bizi diagu

Bi anaia gaituk pentsio oker honetan

Etorkizuna besterik ez zigutean utzi

Infernurako eskala gure aurrekoak

Hatzazalagaz hesteak engainatuz

 

Etzalekuan bota diat ohizko eguna

Zapata pare bat gu bion altxor bakarra

Gaituana diagu heredentzian

Bapo moldatzen gaituk halere

Gauezko fruitua heltzear

Bata ez denean bestea

«Ohe beroa»k eusten ziguk-eta

Laister izango delakoan nire pasioen txanda

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus