Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Surik bai?

 

Garai bateko oasiaren aldean

Ifernuko senperretan naukan

Heriozko mortu agortuan orain

 

Ze jendailarekin ote habil

Aingeru maliziatsua nitaz

Deusik jakin nahi ez dunanean

 

Goizargitzen zoan eguna zabaltzen

Itsas-zeru-zolak urdin eta zeleste

Deabruaren zainekoentzat norbaitentzat

Izango haiz agian agian inorentzat

 

Udak ezinezkoa din negua galeraztea

Joandakoak ez natxion asetzen

Pausu txarrean erori izanaz jabetzen

Kirats txarragoa zerion eder

Ustelari itxura txarrekoari baino

 

Ez ez dun surik

Ez emateko imintziorik

Kalerik kale habilenan horrek

Iraultzarako galdutako kaleetan

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus