Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Beherenera

 

                «Norberarentzat asko behar duenak

                besteei gutxi opa»

 

Arto berde arto koskor

Itsaso ferdean uhinak koskol

Lizardiko sagastian egoskor

—Ustel ditezela fruituak

kimuak adarretan

enborretan hostroak—

Ez etxe ez eta etxekonerako

Wilderen erraldoi ankerraren

Ipuia mintzo

 

A demoni mundua

Usteltzen dituk txerremenak

Usteltzen txurten-txustarreraino

Badaramatzik banan-bana

Onentsuenak hatzaparretan

Grina alferretara

 

Hurrengo tramoak eragozten dik

gailurraren ikusmira

hurrengo tragoak errazten

amildegiaren perspektiba

Beherago, beherago!

 

Ez laharrik

Ez mazustrarik

Beherago amilduko banintz!

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus