Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Maitasun objetiboa

 

                Kelly: «Eta orain agertuko dizut nire sorpresa...!»

                Printzea: «Izugarria behar du izan, ezen bestela ez

                              bait zinateke egongo hain disdiratsu!»

                            (Kelly erregina. ERIC VON STROHEM)

 

Aurrenekoz zu ikusten zaitut

astroen indarra duzu

Geroago nik uste zaitut

nonahi hegoekian ere

Han zaude zaren ez bezalako

inon han guztietan

honako begien jabe zaren eguzki

Zerbait oso beroa badatorkit azkenik

eta kreatzen zaitudan

gogoarekin borratuz ene

zarba begietan baizik ez zaude

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus