Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Nagusiarentzako langile

 

Nabaria da leizea

Bi munduen artean

Aberatsa abere

Baina abereago

Langilea halere

Produkzioan harendako

 

Miloika lagunek

Lana dute

Lana errazago

Beste edozer baino

 

Langabetuak berriz

Herabe

Soberan sobrare

 

Lana dute eta

Burjesen aburua

Heuren buruetaz

 

Gizaixo deabruak!

Nagusientzat zarete

Famelikoak milaka

Txit printzipal

Bakan batzuentzat

 

Gizaixo deabruak!

Orduan eta langile gehiago

Deabruaren makinariarentzako

Gizaixo deabruak

Denak ala denak

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus