Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gazteria alargundua

 

Soinean tabako usaina

soilik zekarren

gazte idealista zelakoan

gure «petit poète»

bakarzale eta bakarra

asko ez dagoenetakoa

besteak ez bezalakoa zelakoan

beste inork egin ez zuena

egin zuelakoan

eta akordatzerako zahartua

zetorren zure etxera Ama

biharamon dardarretan

desegoki moztutako florea legez,

eta zuk leherrez

eskuak garbitzeko

etxean sartu aurretik

auskalo zer zekarkien eta.

 

Hau da gazteria!

Denak hilzorian

eta denak beroturik.

Ez ote ditu

eramango uholdeak!

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus