Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Garbitzaile ultramontana

 

Ideia garbietako

Putetxeko garbitzaileak dio

Eskailerak eta portalak komunak eta balaustradak

Fregatzera etortzea baina okerragorik bada

Etxe honen gaizkia erreparatu ezina

Giza hustutzearen alajak

Nahasturiko haragi izerdiak

Mahastegi okerren salda ozpinduak

Goizero kolpatzen naute gauetako mamuak

Gizona oharkabean noiz egiten den esango dut

Bost graziak kirtenarengan zelatan

(Heldu zein haur beti ar)

Parean jarritako edozer zulatuko lukeenean

 

Bada era bat ispilu horretan betirako geratzeko:

Norberaren zilueta haren hausturan iltzatzea.

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus