Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zerbitzaria farregarri

 

Farregarri habilenean farre egiten diate

Irri egiten duanean enbiriatzen haute

Lehengo lepotik burua

Emaiek amaren kopeta ez duk eta

Hautsi hustu su eman

Odolarekin garbitu lurra

Eraikitzeko jaio berriro

 

zoritxarraren eguna zabaldu duk

ameskaiztoa egi bihurtu

esnatzeak adio dagio amets pozari

ez duk ona izango gizadia gorrotatze hori

 

Hiru edo mila milaka biratan

Laberintoa behin eta berritan

Inork mareatuko badik hik

Baina etsi ez erotu alferrik

Bilatu eta aurkitu nahi duana

Maitalea ziudadetik kanpo da

Bai nagusia sua bada

Eta ez itzalik aupara hazakeenik

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus