Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Mordizia

 

Horditu eredugarrien ziutatean

Historia da urturik

Arratoi beltzak estolda horietatik

Amildutako behien marru

Etengabea mamitzearen gisala

Jinaren eta Joatearen ibaia

Berez solidifikatuz doa

 

Liburu eta errejistroen ura

Hatzartetik ihesi

Ziutate polita panteoiak

Bentilatzeko eta diruarekin bizitzeko

 

Jendilaje hau —dio oinezkoak—

Ez zaio ematen malenkoniari

Jakin gauean ezer ez dela

Suertatzen eta halere ez dute

Beren bururik ateratzen

Zirrizkuren batetik

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus