Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lagundi arriskutsuak

 

Ur garbirik ezin atera

herio tzarraren koba zuloetako

sustrai iluneko sesianteetatik

 

Estraina sokatik tiratzen zidaten

katez eta orratzez lotzeko gero

urkatuen korapiloetan itotzeko.

 

Zer egin ote nien

nire buruaz beste

egin nezan

nahi izateko.

 

Denok ere

ez ginan oso gustora

Ordea, anaitu ezin diren

mundu bietakoak gara.

Aze belarriondokoak

gaitz gazi haien kulpantea

harrapatuko banu

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus