Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lejiatan garbitzen dira

ihauteri hiletan

segizio mezetarako

errubako serpentinak

 

Zilarrezko dama

noizparteko batean

harrapatu dugunez

zatitu dezagun

zerrarekin edo nolarebait

eta har dezagun sarrera

soberan den txirbilarekin

eseririk urrezko katilutan

kaka egiten den

leku dezentzibakoetan

 

Sasi eta sastraken lar eta asunarteko

bidoi edo murko zikinetan harro da altxatzen

aberats-etxeetan gehien preziatutako lorea

Baina nik ez haren ezerren ezerrik beharrik ezertarako

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus