Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Maleziarekin segiz

 

Eraman hintzan hirekin

heure musuak

zertarako ebaki iazintoak

errimak eta hitzak

horretarako daudenean?

 

Hamaika hitz aterarazten dituk

artezia eta trebezia

alor txikiak bazter huts

gizon txikiak buztan huts

 

Apirila lolitaren hila

Lohi ileak lurretik

Izarren kontaduria

Dotore egiten daki

 

Medizina bizidunentzat

Ez dea hildakoentzat

alferrikakoa?

Sendatu sendatuko

banau autopsiak

bizitzaz senda nazala

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus