Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Besarkada malezia

 

Besteen txarrak pozten

Eta ongiak berriz zapuzten

Besteen ondasunek damutzen hauten horri:

On asko ikusi beharrean hago

Oraindik bizi haizen artino

Lehenagokoak zioten legez

Erosoenean orain habil

Etzanda lan dagianak legez

Baina habilean bideak

Harrapatuko hau

Gaur ere ni baino erosoago

Jana aurkitu duan arren

Eta eskerrak terreno guztiak

Berdintzen dituenik badenik.

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus