Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Aitaren eta semearen

 

Gure betiko joxemaritxo

bahatorkigu orain ere

telak eta ezer ez eskaintzen

 

Bainan aitaren guk ez dugu

mantelean jaten

Plateren azpian mahai garbia

ezbada mahaiaren gainean

plater hutsa

 

Bainan aitaren eta semearen

eskailera unibertsala igo

eta mahaiburuan inor ez ogia bedeinkatzen

aita ahalguztiduna balitz

zein hobeago genukeen

 

Bainan aitaren guk baino lehen

gurutze santuaren seinaleagatik

motibu gutxiagorekin egin zenuten

etxetik atera eta munduaren aurrean

Zer ez ote zenukete eginen

orain eta hemen

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus