Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Katakunbe ibilbidea

 

Katakunbetan pasiatzen

Heriotza mastekatzen

Libre naiz

Nire galerak aukeratze alde

 

Ni ere aritua naiz

Egunak salbatzen

Gura nuena ahienatzen

 

Bizitza sekula argitsuegia

Izan ez den arren

Beti izanen dituzu

Itzaldu litezkeen

Ipurtilun gordinak

 

Ilun bada ere

Orain bizi naiz

Beltzunera ohitzen

Anaitzen harekin

 

Bizitza dator

Herioz isladaturik

Hilosteko ilunak

Ez naute horrenbeste

Minduko

 

Jon Arano estropozuka tanatekan

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus