Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Umeak isiltarazteko mamua

        (Zaldibiako esaldi batetik)

 

Isilik ez bazaude ume

muskerrak bekainetara

botako zaizkizu

belarrietatik sartuko

isilik ez bazaude kume

atea joz daude

arrastaka dabiltzan

izaki antzeko gauzak

Mateo ziztu eta Matoe

sakamentekasa ere

umejalea eta

lo ez bazara

iluntzeko hamabietako

kanpaiak jo arte

ez zaizkizu irtengo

isilik ez bazaude putakume!

 

Panderoari ahoa

zabaldu diote

isilarazi dute

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus