Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Igeritera kondenaturik

 

Desauziatuak izango gaituk

Inork ezin abalatu

Gure gorpu ondartu

Ondatu aldrebes eta insolbenteak

Fakultatean akabu

Fakultate medizinakoan.

Hona hemen

Xahuketen ondorena

Fakultate medizinakoan.

Hona hemen

Xahuketen ondorena

Fakultate medizinakoan

Esperoan zauzkagu eta

Donanteok espoliatzaileak

Bihotz buru eta abar

Hauen hondakinaz

Burutzearren mila esperimendu.

So! abere zakarra

badiagula desioa

bukatua izango

den futuroaz

(harea ere hotz)

Zeinarentzat izango

Bait den gure paraderoa

(ura begien parean itook)

Ez da hondartzarik

Petrimetreok.

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus