Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Jainkoaz libra gaitzazu

 

Ai jaungoiko gajua

fededunak abandonatutako hori

mundu honetan diate fedea

ai jaungoiko gorbataduna

piura hutsa arimagabea

aluminiozko eskumuturrak

eta portzelanazko lepua

hori al duk jitea eta

horiek al dituk konpainiak?

 

Abandonatu hau beharrak

abandonatu hau siniskeriak

Abandonatu eklesiak

 

Jainkoa da elizaren

lehen hitza.

Ez da gure garaikoa

eliza horren urrea.

 

Jainkoa edan

heuren buruak gurtu

Aita sainduak deabruagan sinesten du?

Funtzionarioek lanean ez baino pornografia merkean

inor ez da giza goikoa

orok behean daude

jainkoaren tronua ere

 

Jainkoaren izenean

Bera izandakoaren

Izenik ere sikiera

memoriarik ez dadila gera

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus