Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lo eskaera

 

Sustrairik gabeko aihena

Edozein izen duzu politena

Izatearen gabezia betirako

Zure posesionean baitago

 

Izerdiamets ala heriotza

Bizitzearen ordez

Duda eta mudantza

Esnatze ezabatu legez

 

Esposaturik har nazazu ametsa

Beste eratara ezingo duzu eta

Ahopez darizu zarena: loa

Ah izkutu-izkutuko zorion eta birao!

Zer dela eta ez nauzu ametituko?

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus