Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zakukada malizia

 

Aspaldikoa da gizakumea

aspaldikoak lurrin orok

eta aspaldikoa zaporea aspaldikoa usoa

aspaldikoak tratu txarrak aspaldikoa ura

tirria aspaldiko gaurkoa ere aspaldikoa

aspaldikoa halaber hire tristura

eta inbiria hurbileko eta aspaldiko

 

azentuaren azpian ezer

ez aurkitzea heure kezka bizioentzat lain baino ez duk

ez diate lanik izango hik emandakotik

jaten ez eta lurrinik ere

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus