Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Maiatzean gaude

 

Maiatzean gaude

gudurako eguraldi txarra

izaitearendako aro makala

eta bizitzeak soilik dardarak

tunbaz hareagoko loak

eztarrian gargarak

 

Garai batean ere

ijitoak bere amona

maiatzean jan ornen zuen

nolabait domatzearren

tripako garraisi eta hotzak

 

Oinez mendiz mendi

doaz isilikako amonaxarrak

Nafarroatik Behe Nafarrora

beren umeenganat

 

Apirila hilik krudelena

izanen da

baina, mon ami,

Ai, maiatza!

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus