Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Txalupaz promenadea

        (Bikote preziatuena balantzan)

 

Non bikote ezkonberri paregabea arrotz

sentitzen den, lehen aldiz gaua iragai-

ten duten bitartean kamino ertzean;

zetazko paineluak aidean, txantxeta ar-

tikuluak atzean...

 

Pariseko bidea. Apuntadoreak dio: Lurraren

errotazio higidura sentitzeraino...

 

Gizonari andreak: —debru liztorra!

(sexu zehatza) sar iezadak miztoa

                    piztu duk nigan

                    istripu ezezagunaren

                    izu eta luxuria bikoitza!

 

Andreari gizonak: —maradikazioa!

(modelo baldarra) porederik banu...!

                    barrabilean sartu zaidan

                    zakil tentea atzeratu

                    ze leku arraroa

                    ostaturik balego

                    akabatzeko hasitakoa!

 

Aingeru korukoak: — ...eta halere ludiziaren

(ikaragarri      gure une zoriontsuenak...

perbertsuak)    ausartena da zeruen errainua!

 

Narratzaileak: Mementu honetan azaltzen da, estalierdia izan den eskenan sikopata maskaratua; ikusleek konfundizioa antzemango dute, oihu, kristal hautsien hotsa, borroka, oihalaren errebueloa...

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus