Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zerbitzariaren burutazioak

 

Bizitza ez duk

modaz kanpoko taberna baten

tendatzekaldetik

zerbitzari bat

hondakinak ateratzen

 

Goi amets

lurrean geratu

haiz trakets

Hemen galtzen ikasten omen

ikasle aplikatuak gerade

 

Gizonezkoak bakarrik

aurkitzen dituk zerbitzari

Beste sexuaren bila habilelarik

Probintzietako gaua beste frente bat duk:

Gizonezkoentzat bakarrik

 

Munduaren ipurtzulo inguru

Isatsondo du izena herri honek

burjes

eta ni bizi naiz hango

bataz beste jai eta aste

Neguan negua eta udan uda delako

 

Beti hutsik Isatsondo

eta barruko dizdira ez baino

kanpoko zikinbrilua

da errainu hori

baldres

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus