Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Intsentsu egunak?

 

Elur bezperak eguberri grisak

Bere zauriak bakarka miazten dituen abere

bilakarazi nauzue —(bi atari dituen komunitateko)—

Etxetzar honetako —(ar zuri higuingarriak

Pestea bezala zabaldu dira)— apopilo

gaizki hezia bere harrapakina hortzkaka

zoru zolara —(zornaturik zerrautsa errontxak)—

eraman eta isilean irensten

duen hiena —(elur-bezperan kanpoan bezain

hotz da etxea)— agin eta betaginak, geratzen

zaizkion ondra sitsen piltrafa bakarrak —(erropa

zabaltzeko pintzen antzo pipiak joak)— txikitu

nahirik dabil

 

Hator, hatorra ez da inoiz

nireak izanikoen deboziozko errezo

Hango aldiak egin ditut eta

Hator, atorra, abriga nazak gaitz guztietarik

Libra nazak egin ditzakedan neguzkoetatik.

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus