Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—1—

 

Aitorgoitiako elkarrizketetan lortu ziren itunek, ehundu ziren akordioek —bi edo hiru alde nola han bildutako alde guztiak ukitzen zituztenak ere— laster eduki zituzten beren ondorioak. Deliberazioneak gogorrak gertatu ziren, orokorrean, eta eztabaidak, sutsuak. Akordio guztiak gehiengo soilaz hartu ziren, han onartutakoa gero bete egingo zela konpromezuarekin, nahiz eta, horrelakoetan ohi denez, zenbait erabaki denon gustoko ez gertatu.

        Erabaki horietako bat zitzaion desatsegina, bereziki, Kultur Ministroari: bere dimisioa eskatzen zuena, hain zuzen ere. Hain desatsegin, non, lehenengo une batean, bete ez bete ibili baitzen zalantzan berekiko; badaezpada ere, kargua utzi baino lehen asuntua ahalik eta gehien luzatzera gertu zegoen. Inor berantetsi omen zen, ordea, Aitorgoitiako bilera bukatu eta astebetera bere aurkako kanpaina hasi baitzen egunkaririk garrantzitsuenetan, salatzen zuena enpresari batek —Juandeaburreren izenik ez zen inon aipatzen, baina— Volvo berria erregalatu ziola ministroarengandik jasotako mesedeen ordainez.

        Oposizioko taldeek parlamentuan ager zedin eskatu zuten, kazetariek egurra eman zioten, baina ministroak erabaki zuen aurre egiten ahal ziola kanpaina horri, eta, beraz, ez zuela oraingoz presarik bere burua zaldien hanken azpira botatzeko; are, bere izen onaren aurkako kanpaina hain iruditu zitzaion zital eta zikoitza, gezurtia, funtsgabe eta mixerablea ezen borrokarako gogoa piztu baitzitzaion, eta, lehen aldiz, hasi baitzen pentsatzen agian, defentsa ongi prestatuz gero, ezin izango zutela kargua uztera behartu.

        Alabaina, bilera ondoko hamargarren egunean, espero ez zuen bisita bat eduki zuen, Barne Saileko Gutie rrez-ena, hain zuzen. Berriketa askorik gabe bideo-zinta batzuk utzi zizkion mahai gainean, bere erabakia hartzen lagunduko ziotelakoan. Kultur Ministroak bakardadean ikusi zituen bideoak. Ondoren kemenak oro ahitu zitzaizkion. Negar ere egin zuen. Batean Elsarekin zegoen, ohean. Bestean Amandarekin. Eszena pare batean kondoiak komunetik botatzeko eragiketa delikatua egiten ari zela ageri zen, piura ezin barregarriagoan. Hiru egunetan ez zen etxetik ateratzeko gauza izan, baina hala ere ezin saihestu zuen Gutierrezen telefono-deia: «Gehiago ere badaukagu» esan eta telefonoa eskegi egin zuen.

        Hamalaugarren egunean dimisioa izenpeturik utzi zuen lehendakariaren mahai gainean. Ondoren bere bulegora joan zen bere gauzak biltzeko asmoz. Elsa zeukan zain. Agur esatera etorri naiz —jakinarazi zion—, ez dut ezer zure aurka baina, badakizu, pertsonak aldatu egiten gara, ulertzen? Ikusmiratik desagertzen zelarik inoiz baino ederrago zegoela iruditu zitzaion.

        Handik bi egunetara berripaperetan irakurri zuen izendapen berriaren albistea: Jorge, ordurarte bere idazkaria izandakoa zen handik aurrera bere bulegoan eseriko zena.