Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—1—

 

Post vinum verba, post imbrem nascitur herba * —jakinarazi zuen Goñik, trago luzea egin ondoren—. Esan bezala, liburu bat faltsifikatzeko lehen arazoa paperarena dugu. Bada, papera faltsifika daiteke. Alegia, faltsifikatu ez, ez dakit noraino den egokia hitza, XVI. mendean egiten zen moduan egin baizik: aurretik, lihozko eta kotoizko trapuak xehe-xehe egin eta uretan busti, behar den proportzioan nahastu lekeda organiko eta dekoloranteekin —garai haietan usatzen zen gisan—, upa baten barruan, metalezko galbahe bezalako bat duen moldean sartu, orea lehortzen utzi, prozedura horretaz orriak banan-banan egiten joan... Ihardun nekosoa eta deserosoa, dudarik gabe, baina burura eraman daitekeena. «Faltsifikatu» hitza ez dela egokia esan dut; izan ere, zergatik, zer dela eta esan daiteke, horrela egindako papera «faltsua» dela? Ez al da egiazkoa, akaso? Iruzur egiteko asmoz eginik balitz, orduan baino ez dirudi «faltsu» hitza egoki litzaiokeela. Kontsidera ezazu, hortaz, iruzur egiteko asmoa dela faltsukeriaren ezaugarria, beste ezer baino gehiago. Eta nik galdetzen diot nire buruari: noraino da zuzena horrela pentsa dezagun?

        — Paper horrek ez zuen urteen joanak ohi duen zahar-zolda eta itxura izango, ordea —bainakatu zion Ezak, bestearen galdera sasifilosofikoa erantzuten nekatu gabe.

        — Hiru egunez ehun graduko tenperaturan edukitako paper orri batek hogeita bost urtez tenperatura normalean edukitako paper-orri batek dituen zahar-marka berdintsuak dituela gauza jakina da. Hau da, laborategi on batek ematen ahal dio paperari zahar-itxura. Gainera, papera ex novo egitea behar beharrezkoa izango zelakoa hipotesi bat baino ez da, hipotesi bat beste hainbat hipotesiren artean: nahikoa litzateke garai haietako beste liburuetan erabilitakoa tratatu eta berriro erabiltzea, edo eta hainbat liburu zaharretako hasiera eta bukaerako orri zuriez —guardak, alegia— baliatzea. Faltsifikazioa beste mende batean egina izatea ere litekeena dela ahaztu gabe, edo eta zatikakoa, hots, partziala, jatorrizko liburuak orriren bat falta zuen tokian osatua, alegia. Kasuistika luzea litzateke, ikusten duzunez. Baina, edozein kasutan, gertagarria dela garbi azaldu dudala uste dut.

        — Eman dezagun paperaren arazoa gainditu dugula —etsi zuen Ezak—. Zer diozu inpresio-arazoei buruz?

        — Bon, honi buruz zenbaitek esaten zuen filigrana faltsifikatzea berez zaila, oso zaila dela. Ezagunak diren prozedura batzuk nahikoa, hitza zilegi bazait, txapuzeroak dira; batzuk papera hezetu eta ongi berotutako zigilu batez faltsifikatzen dute. Zigilua jasaten duen paper puskaren jokaera termiko diferenteak engainua mikroskopioaren begibistan jartzen du, eta mikroak atzematen ez badu zenbait erreakzio kimikok —papera sosa kaustikoz tratatu eta abar— agerian uzten du. Azido sulfuriko edo nitrikodun soluzioen bitartez egiten diren amarruak kimikaren bidez azkar asko atzematen dira. Glizerina, parafina edo baselinazko emultsioez prestaturikoak dira onenak, eta hala ere, gehienetan, lehen edo beranduago atzematen da iruzurra. Antzeratsu gertatzen da letra-tipoekin. Hauek egitea ere zaila litzateke. Onena garai hartako bezalako tipo higikorrak erabiltzea litzateke, baina egun, horrelakorik egiterik, sekulako prozesu luzea eta antiekonomikoa litzateke. Haatik, egia da, baita ere, hirugarren mundua izen eufemistikoarekin ezagutzen dugun zenbait herritan, oraindik ere, oso inprimategi zaharkituak erabiltzen dituztela, XVI. mendekoak bezalakoak, ia. Kuban, esate batera. Beharbada, halako inprenta bat birmoldatuz... —isildu egin zen. Ageri zen ordurarte sekula burutik pasa ez zitzaion ideia berri bat zela, une batez kontsideratzen hasi baina halako buru kolpe batez uxatu zuena, lehengo hizpide ezagunari lotzeko—. Gorabehera horiek guztiak ibili genituen gure eztabaidetan. Egia esan, kontua ez da hain zaila. Esate batera, berunezko tipo higikorrak ez ziren beharrezkoak izango; nahikoa litzateke teknika fotomekanikoez baliatzea. Ez zen erraza izango, hori egia da, baina pazientzia eta katalogo batzuk edukita, ofizioa ongi ezagutzen duen artisau trebe batek egin lezake. Ez edozer artisauk, artisau trebe batek, horixe esan dut, baina ez derrigorrez jenio bat.

        — Beraz, arkaiko antza leukakeen hizkuntza itxuratzea litzateke gelditzen zaigun arazo bakarra.

        — Bai —ardo bonbila astindu zuen—. Tori poxi bat. Hemen sartzen da Egozkue. Berari pasatu genizkion orri batzuk, jakingo duzunez, hizkuntzari buruzko iritzia eman zezan. Egozkue kilikatu zen aferarekin. Esan zigun ez zuela zalantzarik egiten euskara egiazkoa zela, edo zitekeela; euskararen aldetik ez zegoela zalantzarik egiterik, alegia. «Zoragarria» zela, gehiago, «gaur egungo hainbat eztabaida linguistiko argitzeko funtsezkoa», eta are, «sekulako lehergailua». Horixe esan zigun. Nabari zen Euskaltzaindiaren gramatikari errepasoa egiteko beste arrazoibide aurkitzen zuela bertan, eta arauen erdia hankaz gora bota ahalko zukeela pentsatzeak berebiziko poza ematen ziola. Haatik, ez genion kasu gehiegirik egin intrigante hari. Zergatik? Euskara itxurazko bat lortzea ez delako oso zaila. Orduko euskara sinesgarri bat gertutzea zein erraza, erlatiboki, litzatekeen jakin dezazun, ezagutzen dudan nire lagun editore bati gertatutakoa kontatuko dizut. Ardo gehiago ez ezik beste plater bat gazta ateratzen baduzu, baina.

        — Ona dago, e?

        — Bai —berretsi zuen Goñik, entusiasmo handirik gabe, hamar faisai dastatu eta zein den hil baino lehenagoko gauez ezker aldearen gainean lo egin duena berehala eta sekula erratu gabe asmatzen duenaren plantaz—. Baina ziria sakatu digute. Gazta hau ez da Erratzukoa.

        — Nongoa da, orduan?

        — Azpilkuetakoa.

 

* Ardoaren ondoren hitzak jaiotzen dira, euriaren ondoren belarra.