Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—9—

 

Pertsona arrunton mundualdian hagitz bakanak dira une loriatsuak, eta bakan hauek ere badaezpadakoak. Hortaz, goza zaitez une llabur horietaz, sufritzeko noiznahi dago beta, bizitzaren edozein bihurguneren atzean zure zain dago zoritxarra, herioa, gaixotasuna, mixeria. Errepika ditzagun kanpaiak, bozkarioz, gonbida ditzagun festara Bako eta Dionisio, har dezagun plazer gure efimerotasunaren baitan horditurik. Utikan txinaurriak eta beleak, fuera aszetak eta apaizak. Botila ireki berriaren ahotik bare ixuritako lehen sortaren soinua aingeru korua izan zitzaion belarrietan. 70eko Viña Ardanza. Bigarrena. Bonbilean nago eta, hasi zaitez edatera.

        Luciano Goñik bazekien neurritik gain ari zela, topikoraino ari zela bihurritzen egoerak eskaintzen zituen aukerak, baina ez zitzaion inporta. Ez zegoen mozkortuta, oraingoz. Antzezle histrionikoa bezala jokatzen ari zen pieza hori, baina aspalditik zekien bera ez zela sekula izango inoiz urruti batean amestu zuen prima donna hura, eta prest zegoen bere erdipurdikerian igeri egiteko, denen aurrean, igeri saioa 70eko Ardanza ugaritan egitekotan. Eta, topikoz bestaldera, bene-benetan gozatzen ari zelakoa egia zen. Erudizio pixka bat sartzea ez litzaiokeela gaizki etorriko deliberatu zuen, haatik.

        In vino disertus. Ardoak bihotza irekitzen du, eta moralaren koalitate baten gauzazko baliabidea ere bada. Zeinena? Lainotasunarena, horra. Humek esaten zuen: «Ahazten ez duen kidea ez da atsegina, egun bateko erokeriak ahaztu behar baitira hurrengo egunekoei tokia uzteko».

        Sukaldariak betaurrekoak sokatxo batetik zituen, bular gainean dilindan. Entomologo diskreto batek kakalardoen errege aztertuko zuen bezain libertiturik begiratu zion hurrengo platera ekarri ziotenean. Idi buztana gixatua zen, brik orean bildurik, bere saltsa, bere pinioi eta bere franbuesazko mermeladarekin. Goñik platerean egin zuen hozka.

        — Aaaaaaaaaaaa!

        Ezak ez zuen ezer esaten. Goñik behar zuena baina hamabost kilo gehiago izango zituen bitartean, Ezaren soinean ez zen koipe tanto bakar bat ere, denak izan baitzitzaizkion beharrezko, azken bi urteetan, basamortu, itsaso eta munduko azken bidexka hautsaz beterikoan erre eta bizirik irauteko. Horra, pentsatu zuen Ezak. Koipe tantorik ez, lau giltza poltsikoan eta hogei urte ongi beteta. Hanka bakoitzean, baina.

        — Jaungoikoa haiz! Etxe honetako sukaldaria Jaungoikoa da!! —hasi zen Goñi, boz handitan.

        — Zertarako deitu nauzu? —jakin nahi izan zuen Ezak, munduko jatetxerik onenetako baten platerik preziatuenak jan ordez Malasiako mugan mugazain bekozko batekin musker egosia jaten ari denaren plantan.

        — Buruari eragitea jaten ari den bitartean kaltegarria da, bai buruarentzat eta bai urdailarentzat. Ez al zenekien? Halakorik egiten duena alferrik ari da nekatzen bai bata eta bai bestea. Bere ergelkeriaren sari, buruko minak eta digestio pisuak baizik ez ditu. Flatulentzia, ergelkeria, hipokondria. Norberaren gorputzari elikagaiak ematen zaizkion bitarte horretan frenua ezarri behar zaio pentsamenduari eta bidea eman irudimenari.

        Sukaldariak alde egin zuen, berak ere bazkari bila joan behar zuela aitzakiarekin.

        — Ikusiko duzu, laster etorriko da berriro, bere bazkariarekin, eta ezetz asmatu zer bazkalduko duen! Arraultza frijitua piper pare batekin! Baietz ba! Arraultza piper batekin! Jaungoikoa da eta arraultzak jaten ditu otorduetan! —bukatu zuen, esaldi horretan munduan ezagutzea pena merezi duen ororen sena eta mamia laburbilduko balitz bezala eta bera bakarrik munduan, ez beste inor, bailitzan esaldi horretan ixten zen jakinduria guztia bere osoan harrapatzeko gauza.

        Luciano Goñi eta Koko Eza, aitzitik, foie jaten ari ziren. Foie honela eta bestela, orain hala eta gero ez dakit nola. Foie, foie. Eta angulatxo batzuk. Eta Ardanza. Hirugarren botila, eta ez zioten botila harekin bazkariari fini emango. Eta postreak baino lehen ez dakit zer ez dakit zertaz betea, ez dakit nongo ozpinarekin eta bere barazkitxoekin. Eta hau zer arraio da? galdetu zion Ezak Goñiri. Ama Birjinaren sabelpeko nektar gozoa, gutxienik. Goñiri ausardia handiagotu egiten zitzaion Ardanza irentsi ahala, ikusirik gainera jatetxe hartako sukaldeko jantoki txiki eta oso aukerako hartan, publikoarentzat ez bezalako berezi hartan, ez zuela, lehen deserosotasunez presagiatu bezala, gehiegi atsegin ez zuen mahaikiderik topatu. Eta hau ez zen batere erraza, ez horixe, azken bolada hartan nor zenak nor zela demostratzeko ez baitzuen nahikoa etxe hartako jantoki arruntetako batean bazkaltzea, ez noski. Etiketak eskatzen zuen sukaldeko txokoan. Goñik Ezari begiratu zion eta hori guztiaren berri emateak merezi ote zuen kalkulatu zuen. Haurretan izan zen kaskagorri bihurriaren aztarrenak zeuzkan oraindik betartean, baina zimurdura setati eta sakonak ageri ziren noiznahi. Agure ipurterrea izateko bidean zen, berde samarra ere bai, beharbada. Baldin eta agure izatera iristen bazen, Eza bezalako tipoak ez dira usu zahartzera eta, iristen. Horra, pentsio-plana ordaintzen hasteko garaiari heldutako tipo bat, artean batere ondarerik bildu gabea. Honenbestez erabaki zuen horrelakorik adieraztea Ezari ariketa alferrikakoa zela. Eza, bere aldetik, bere buruari esaten ari zitzaion bazekiela ez zegoela atarramendu onik itxoiterik hainbeste urte pasa eta gero Lucianok halako batean azaldu eta «hi, goazemak afaltzera, neuk pagatzen diat» esan ondoren gonbidapena onartu zion unetik, baina giltzak gogoratu zituen, berriro ere. Orain ez baitziren bakarrik lau giltza. Orain lau giltza eta kultur zinegotzi batek uko egindako dirulaguntza bat baitziren. Haragia flakoa da, pentsatu zuen. Nirea, batez ere.

        — Esango al didazu zertarako deitu nauzun?

        — Esan dut, ba! Beren sukaldeak gure egitera! —eta ikusirik bestea, erdi haserreturik, imintzioka hasia zela:— lan erraza. Diru erraza. Pentsatu duzu jada non biziko zaren? Ez, ezta? Orduan berdin izango zaizu lehorrera joatea kostaldea utzita, noski. Egun Euskal Herriko punta batetik bestera joaten zara konturatu gabe, gainera. Eta orain, autobiarekin. Entzun duzu inoiz Juandeaburre Fundazioa izena? Ez, ezta? Banengoen ba. Ba Fundazioak pagatzen du bankete hau. Arazo txiki batzuk eduki ditugu. Ezer larririk ez, e? Ezagutzera eman behar dugu Fundazioa, bere irudia zaindu. Fundaziorako ospe ona bildu, erakusketak, prentsa artikuluak. Eta liburu bat, argazkiekin, badakizu. Argazkiak ez ezik testuak ere zerorrek egin ditzakezu, ezta? Geroxeago hitz egingo dugu. Orain bazkal dezagun, zer arraio.

        Sukaldaria azaldu zen bere bazkariarekin: tomate bat platerean kurioso bildua eta arraultza bakarreko tortila xinplea. Ezari, tortilla ikusita, hain soil, hain aratz, hain apain, hain laino, bere arreba txikia lehen jaunartzerako jantzi zutenekoa etorri zitzaion burura.

        —Zerriiiikumea! Esan ez diat ba! Beirazak, beirazak! Tortila puta bat! Aaaalua!

        Sukaldariak utzi egiten zion esaten, eta bere jendea mahaira bidaltzen zuen, pintura museo batetik aterata ziruditen postreekin. Mango sorbetea, Tolosako teila piko kremarekin, guayabazko bizkotxoa txokolate beroarekin.

        — Aaaaaaaaaaaa!

        Ondoren kafeak etorri ziren. Eta zerebroa labana garden batek bezala urratzen zuen Liebanako orujo jelatua, ausarki. Habanatik ekarritako Partagas-ak.

        — Kabroi hutsa haiz! —Goñik sukaldari sufrituari—. Egiten duk parrea koneju bat bahintz bezala eta Jaungoikoa haiz!