Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—7—

 

Konfidentearen heriotzaren albisteak ez zuen, inongo berripaperetan, zutabe estu bateko dozena bat lerro baino gehiago harrapatzen. Berriek ziotenez M.F.E., hogeita hamar urteko gaztea heroina neurriz gain hartuta hil zen. Mutila oraindik xiringa besoan iltzatuta zeukala aurkitu omen zuten, hil zorian, hamabiak aldera gertaera jazotako tokira abiatu zen anbulantzia bateko lagunek. Anbulantziakoek ezin izan omen zuten ezer egin bere alde. Autopsiak berretsi zuen heriotzaren arrazoia. Gertakaria parte zaharreko laugarren pisu batean gertatu zen, non heroina oso puruaz beteriko poltsa bat aurkitu baitzen. Azken hilabetean beste bizpahiru gazte gehiago zendu zelarik gisa horretan, Poliziaren arabera heroina hori bera bide zatekeen heriotzak eragin zituena. Kazetariek gai horiei zor zaien zuhurtziaz eta ohiko inpertsonaltasunaz ematen zioten kito euren informatzeko betebehar sakratuari. Margotek gosaltzen ari zela entzun zuen berria, irratitik. Kontuak egin zituen buruz eta laugarrena zela hilabetean erabaki zuen. Gehiegikeriaren nabarmenak asaldatu zuen. Afera, eta afera ez ezik aferaren ondorio edotarikoak ezagutzen dituenarengan sortzen den kezkaren nolakoak zerikusi gutxi dauka zerga-ordaintzaile onuste, hiritar jator, errepresiozale edo eta edozein klasetako hipokritarengan sortzen denarekin. Nik bizi ditut kale hauek, nik bizi ditut auzotarrok, nire kaleak, nire auzotarrak dira. M.F.E. Nor arraio izango ote zen? Susmoa egin zitzaion. Izen-deituren laburdurekin osatzen ziren akrostiko makabro horiek usu ez baitziren mila bider ikusitako keinuak eta egunerokotasunak blaituriko bisaiak ezkutatzen zituzten zomorroak baizik. Merkatura abiatu zen, atezuan baina presarik gabe, itxura nagiko diosalak han hemen partituz. Barazki saltzaileak ari ziren. Harakinak ere bai. Okindegian horretaz mintzatzen zen. Susmoa areagotu egin zitzaion. M. Manuel... Modesto? Marcelo? F. ... Egunkaria erostera abiatu da, saltzailea ezaguna duen kiosko batera.

        — Bai, neska. Ezagutuko ez dun ba.

        Marcelo Fernandez Esparza. Bihotza irauli egin zaio. Hildakoa, lehen egin zaion susmoa egiazko bihurtuz, bi egun lehenago irratiko mahai gainean pakete bitxi hori utzi zion pertsonaia berbera baitzen eta ez beste inor.

        Margot kafetegi batean sartu zen arineketan, egunkari guztiak eskuratu eta heriotza haren detaileak errepasatzeko, adierazgarri izan litekeen gorabeheraren bat aurkitzeko aiduru. Albiste guztiek elkarren kalkoak ziruditen. Alderik handiena zen batzuek ziotela lehen pisuan bizi zen atso batek deitu zuela Polizia, zarata susmagarriak entzun zituelako, eta bestetzuek ez zutela esaten Polizia nork deitua edo zergatik azaldu zen. Bakar batek mozten zuen, apur bat baizik ez bazen ere, inpertsonaltasun aseptiko hori, eta harantzago joanez, Poliziak uste zuela M.F.E. izan zitekeela Juandeaburre Fundazioko lapurreta arraroaren erantzuleetako bat gaineratzen zuen, zehatz esan gabe zeintzuk ziren uste horri oinarri eta funtsa ematen zioten arrazoiak eta «bertan aurkitutako aztarna batzuen arabera» motz argudiatuz, esan gabe, alegia, «aurkitutako aztarna» horiek zer ziren edo zeri zegozkion, baina berriari ukitu humano bat emanez, halako batean heriotza horrek kazetariaren bihotza apur bat ukitu izan bailuen eta kazetaria eraman zenduaren berri zenbait, pixka bat baino ez bazen ere, ikastera, nahiz eta guztia benetan ezer ikertu dela itxura eman nahiari erantzun beharrez asmatutakoa izatea litekeena izan. Hona kazetari ausart bat, pentsatu zuen Margotek, ez ironiarik gabe.

        Albiste hori ezizen batek izenpetuta zegoen, Margotek ongi, oso ongi, nahi baino hobeki ezagutzen zuen ezizena. Akuilu. Denbora bazen ikusten ez zuela, baina horrek ez zion ikusmina areagotzen. Deituko al zion? Erabakia atzerarazi zuen, oso gustagarri ez direnak atzerarazten ohi diren luzamendu errudun horrekin. Alabaina, heriotza hura ez zen nolanahiko gertaera, zuzenean ukitzen zuena baizik, eta etortzeko bide zeuden ondorio ezezagunak eragin zitzakeen, larriak beharbada. Margotek ez baitzuen zalantzarik egiten berari lagatako paketeak zerikusia eduki behar zuela Marceloren ezbeharrarekin. Irratian agertu zitzaionean bestearen izua egiazko ote zen edo eta izuaren aitzakian azpijokoren bat egin nahi ote zion bururatu zitzaion, baina, orain, hilik zegoela jakinik, ez zuen gehiago zalantzarik. Irratira joan eta paketea utzi zionean benetan larritua, izutua, desesperatua zen.

        Akuiluri deituta galtzeko baino irabazteko gehiago zuela iruditu zitzaion. Deituko ziola erabaki zuen; baina aurretik ikerketa batzuk egin behar zituen bere kabuz. Hortaz, hildakoa bizi izandako kalera hurbildu zen, kazetariek idatzirikoari gutxiegi iritzirik eta bertatik bertara berri gehiago jaso ahalko zuelakoan. Bisitaldia interesgarria suertatu zen, eta eguerdira arte luzatu. Orduan mokadu bat jan zuen edozein tokitan eta hots egin zion Akuiluri. Kafea elkarrekin hartuko zutela gelditu ziren. Margotek argi aski utzi zuen zergatik ikusi nahi zuen. Banekien ni ikusteko plazer hutsagatik izango ez zena, erantzun zion kazetariak, onik iragartzen ez zuen ironia agerikoaz.

        — Galdezka ibili naiz hortik zehar —zioen neskak—. Gaztigua egin omen zuen atsoak laurogei urte dauzka eta harria baino gorragoa da.

        Aspalditik ezagutzen zuten elkar; are, gehiegizko hurbiltasuna zergarik itzelenak ordainduta baizik pagatzen ez den jatorrizko bekatua delako froga bizia ziren. Ikusitako pelikula guztietako heroi bihurtu nahi izan eta gero, elkarren zauri-markak ezagunegi zitzaizkien nazkagarriak ez izateko, eta hala ere elkarren arbuioa ezin zitekeen erabatekoa izan piztiak baino askoz gehiago ez zirelako sentipen ezkutagaitza haiengan ernatu gabe. Hainbeste urtetako harat-honatak eta gero Akuiluri sarkasmorako gaitasun ia amaiezin bat garatu zitzaion, bere buruari ematen zion ezizenetik hasten zena; Margot, sarkasmo horren zati bat berari zegokiola jakinagatik, ez zegoen oso dosi txikietan baizik jasateko gertu.

        Sonotone-a belarrian edukiko zuen.

        Margot hitzen ironiaren gainetik pasatu zen, halako zenbat jasango zizkion erabaki gabe, oraindik. Auzokoekin mintzatu eta gero kazetariek emaniko bertsioa errotarriak pasatzen uzten dituen galbahearen pare gelditzen zen. Baina Akuiluk jakin behar zuen hori.

        — Auzoko inork ez zuen polizia deitu. Beraiek azaldu ziren, halako batean, madero itxurako beste hiruk etxea utzi eta berehala. Eta gixajo hori ez zen arropa zuzena baina ezta jonkia ere. Zerorrek badakizu, nik bezain ongi, edo jakin beharko zenuke behintzat. Eta orain, nahi baduzu, mintzatuko gara. Bestela, gero arte.

        Akuiluk lehengo ironia alde batera utzi behar izan zuen. Betaurrekoak kendu eta esku ahurrez igurtzi zituen begiak. Ez zekien zer jokabide hartu Margotekin. Ez zuen sekula santan jakin, nola jakingo zuen orduantxe bertan, bada.

        — Eta zuk nola dakizu hori? Jendeak aise egiten du pare bat gauza zuri baimenik eskatu gabe. Non bizi zara? Egun autopsiak egiten dira, horrelako gauzak... Ezer arrarorik egon balitz, honezkero jakingo genuen.

        — Hil baino lehen ni ikustera etorri zen. Izirik zegoen, arraso izirik.

        Akuiluk nekez estali ahal izan zuen berriak ernarazi zion zirrara. Dena dela albisteak kazetariarengan sortu jarrera aldaketa itsu batek aise nabarituko zuena zen.

        — Kontuz, gero, Margot. Zer nahi zuen zurekin? —ahotsak dar-dar pixka bat egiten zuen—. Kontuz, baina. Ostia! Zer nahi zuen? Zer esan zuen? Zerbait utzi zuen? Mezuren bat, giltza bat... Ostia, Margot, ostia.

        — Ez zuen ezer utzi —gezurra, neskak—. Laguntza eskatu zidan.

        — Laguntza!? Zer nolakoa? —premiaz, orain.

        — Laguntza, inolakoa ez, laguntza, besterik ez —bestearen zakarra ez zitzaion oso gustuko—. Ez nion lagundu nahi izan, hori da dena. Ez da sekula nire adiskidea izan, zergatik lagunduko nion, bada?

        — Zer eskatu zuen? Margot, ulertu behar duzu hau larria izan daitekeela, garrantzizkoa izan daitekeela oso zurekin egon zenean esan edo egin zuen oro...

        Margotek gogorik gabeko barrea bota zuen.

        — Arratoiak gara zuretzat ere, ez da hala? Adarra jo nahi didazu? Nahikoa zenuen hasieratik esatea ez zenuela nirekin egon nahi —Margotek Akuiluri begiratu eta bere buruari galdetu zion zer aurkitu zuen behin erakargarritik porrotaren porrotaz mingostutako kazetari harengan.

        Alde egiteko keinua egin zuen, fio izateaz damuturik, baina Akuiluk beso batez eutsi zion eta berriro eserarazi.

        — Zer eskatu zuen? Jainkoarren, Margot, zer gertatu zen zu ikustera joandako hartan? Fundazioaz mintzatu zen?

        — Fundazioaz?

        — Konforme —egia ematen zuen etsi egiten zuela—. Arrazoi duzu. Nik ere uste dut heriotza ez zela gertatu poliziak esan duen moduan —beranduegi zen damutzeko, ordea—. Ongi da. Dakidana esango dut. Dakidan guztia. Aitortu behar dut lan-ordu batzuk eskaini dizkiodala asuntuari, baina hala ere susmorik baizik ez daukat. Dakidana da M.F.E.-k gaizki neurtu zituela bere indarrak, urrutiegi joan zela eta horregatik akabatu zutela. Justu zertan zegoen sartuta eta norekin, hori ez dakit. Ikerketa-bide batzuk badaude, susmoak baditut, ugari gainera, baina ez dakit ezeren berri zehatzik. Bistan da gauza larria izango zena, poliziak berak estali nahi izan baitu kontua, oraingoz bederen. Ez dakit dauzkadan datu gutxi horiek behar bezala lotzen, baina uste dut Juandeaburre Fundazioa nahasia egon daitekeela istorio ilun honetan... Edonola ere gauza bat esango dut garbi. Ez zaigu komeni, ez niri eta ez zuri, gauza gehiegi jakiterik, ez horixe. Nik behintzat ez dut gehiago usnaka ibiltzeko batere asmorik, zer gerta ere. Oker ez banago, gure lagunak oso fin txarra izan zuen, ikaragarri latza...

        — Ikaragarri latza... Zer esan nahi du horrek? —Akuiluk serio eta sarkasmorik gabeko planta ageri zuen nahikoa keinu adierazgarria egin zuenean—. Torturatua? Horixe esan nahi duzu? —asaldaz.

        Hainbeste partida galdu eta gero Akuiluk berehala atzematen zituen beste derrota baten aztarrenak. Partida galtzea bera bezain berezkoa zitzaion. Ematen ahal duen oinaze apurra ematea izaki, ordea, galtzaile txarraren ezaugarria, bere baitan nahikoa talentu biltzen ez duen jokalari ez trebearen mendeku eskasa. Begiratu zion eta osotara kilikagarri iruditu zitzaion, aspaldian bezain. Ez zuela horrelakorik merezi egin zuen kontu; baina mihia dantzan zen. Beranduegi damurako, esanda zegoen eta.

        — Zeren beldur zaude, bada? —bere begiak bi zirrikitu baino ez ziren—. Laguntza eske hiregana joan izanagatik inork ez din ezeren konturik eskatuko. Bestela balitz, hau da, berarekin hala edo nola nahasi izan ba...

        Margot aterantz abiatu zen, besteari esaldia bukatzeko betarik eman gabe, irainka bere baitan. Bere buruari irainka, Akuilurengana joateko bezain ergela izan zelako. Baina sarkasmoak tristura erabatekora bidalitako kazetariak pena ematen zion, beste ezer baino gehiago.

        — Akuilu, gizagaixo hutsa zara.

        Kontsolamendu bakarra gelditzen zitzaion, bere burua kazetariari saldu ez ziolako kontsolamendua. Oso kontsolamendu txikia bihotzean habia egiten ari zitzaion izuaren aldera. Sumina pizten zion gunetik, Akuilurengandik, alegia, urrundu ahala handiagotzen zena.