Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—2—

 

Zaletasuna Murcian piztu zitzaion, baina han ez zen apenas aritu. Golflari zen aldetik hura zen bere zelaia, hura bere etxea. Baita sekula ez bazuen erdietsi zelaiko handicap-a —70 kolpe— berdintzea ere. Huraxe zitekeen azken aukera Murciako administrazio publikora —non Piperraren Sustapenerako Batzordearen Lehendakaria baitzen— itzuli aitzin. Zulotik sei bat metrora baino ez zegoen. Hortaz, behera begira jarririk, hankak batu eta eskuak gerripean elkartu zituen, pega-pega eginda eduki arte, otoitzean ari balitz bezala, edo, hobe, txiza egiten ariko bailitzan eta putt-aren giderra gabe bere kider propioari eusten ari bailitzaion, eta eman behar zuen kolpe erabakigarrian kontzentratu zen, ez baitzen gauza bera, behin Murcian, halako komentario zehaztugabeak esaten ibiltzea edo «han aise berdintzen nuen zelaiko handicap-a» bezalakoak hitzetik hortzera bota ahal izatea.

        Kolpea eman zuen, baina pilota ez zen sartu. Dezepzio txiki bat izan zen baieztatzea Gobernadore kargutik zesatuko zutela behin ere ditxosozko 70 kolpeen marka lortu gabe. Baina ez zen oso larria; horregatik berdin esan lezake zelaiko marka berdintzen zuela, eta are, dozenerdi kolpe markapetik egiten zituela ere. Murcia urruti zegoen.

        Makila-emaileari hurbildu zitzaion, eta ohi zuenez, gerrian barrutik sartuta zeukan alkondara zuria kanporatu zuen, gero agerian gelditzen zen alkondara-muturrarekin betaurrekoen kristalak garbitu ahal izateko. Ondoren txalo batzuk eman zizkion mutilari sorbalda gainean.

        — Murcian egongo naizenean zure falta nabarituko dut, Javier.