Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—9—

 

Bi egun lehenagotik poliziak moztu zuen Aitorgoitiara zihoan bide-adarra, inondik ere ikusten ez ziren obra batzuen aitzakian. Denbora amatatu beharrez bertatik paseoan ibilitako inor izan balitz, harriturik ikusiko zukeen denbora tarte txikiaz bereiztutako dozenerdi bat kotxe ofizial beltzen agindura hesiak nola irekitzen ziren ustez itxitako bide hori agintaritzaren ordezkariek zeharka zezaten. Aitorgoitiako ibilgailu-parkeak, usu ongi hornitua, ale berriak bazituen, eta ez nolanahikoak.

        Eza, aurretik Egozkuerekin hitz egindakoaren arabera, argazki-makina eta guzti joan zen bilera hartara. Poliziak bidea itxi baino ordu batzuk lehenago hartu zuen Aitorgoitiarako bidea, eta hantxe gelditu zen zain, fraile batek amultsuki utzi zion zeldatxo batean, Egozkueren agindua jaso zuen arte. Berau ez zen iritsi batzarkide guztiak liburutegia egiten zuen gelako haritzezko mahai inguruan bildurik izan ziren arte. Hori horrela izan zenean, ustekabean sartu eta bertan zeuden guztien argazkiak hartu zituen, lehenengo protestak —protesta biziak— entzun zirenerako karrete osoa egina zuelarik: eta hala, betondo itzeleko gizaseme baten lehen plano bat hartu ahal izan zuen, begirada infinitoan galdua liburutegia presiditzen zuen Jesukristo gurutzatuaren irudi lazgarria lagun zuela, argazki hondoan; edo eta muki-poilak egiten denbora pasatzen zuen beste beton do-zabal batena; gainerakoen ezaxolati, eskua trajearen maukatik pasatzen zuenarena; metal-ur bonbilatxoa etsipenez eskuan hartzen zuenarena; lo egin berriko orratzak urduritasunezko kolpeez ezabatzen zuenarena, eta beste halako batzuk: bilduma ederra benetan. Orokorrean esateko, han zeuden bildurik ikus daitezkeen jantzi gris inpekableenetako batzuk, baina ezustean harrapaturik, eta, hortaz, argazkia prestatu egiten denean berorietan agertzen den larderia definigaitz hori galdurik. Han zeuden, bizkarzainak eta zerbitzuko pertsonaiatxoak alde batera utzita, Barne Ministroa, Kultur Ministroa, Gobernadorea, Petronio komisarioa, Luciano Goñi eta oposizioko faktotun aurpegi hieratikoa. Askoz beranduago, Ezak argazkiak errebelatu zituenean, ezin izan zuen uxatu, halako jantzi dotore eramanagatik ere, denak galtzontzilo hutsetan erretratatuak zirelako inpresio deserosoa. Bizkarzainak, asaldaturik, argazki-makina apurtzeko xede garbiaz altxatu zirenean Egozkuek alto jarri zien:

        — Barkatu, jaunak. Argazkilaria ez da prentsarako ari. Etxeko argazkiburua da. Gure bilduma partikularrerako ari da.

        Batzartuek ezina adierazten zuen marmar mingotsaz etsi zuten. Ezak bereganatua zuen zeremonia-maisuaren papera, ezin hobeki betetzen zuena, hainbeste distiraz non han bildutako guztiek bere akolito mendreak baizik ez baitzuten ematen, bere plazagizon dimentsioari hori baino gutxiagoko erronka txiki geldituko zitzaiolako ezin argiago utziz. Ikaragarri gozatzen ari zen.

        — Gure deliberoek egun pare bat, are, hiru egun har litzatekeela aintzat hartuz, Teatinoen Gorengoak baimena eman dit zeuek denak komentu xume honetan ostatu kausi dezazuen, berauek irauten duten denbora guztian. Hortaz, gure zelda probeetan etzan eta gure janari ezdeusa dastatuko duzue bilera honek iraun bitartean; zeuen goren graduari egoki zaion erosotasun mundutiarrik ez duzue hemen aurkituko, baina zeuen izpiritu zohardiak aise kausituko du solaserako pizgarri eta bake iturririk behin-behineko plazer gabetze honetan, are kontsideratzen baduzue hauxe dela komunitate honetako fraideek urtean hirurehun eta hirurogeita bost egunez eta egunean hogeita lau orduz gordetzen duten bizimodu apala eta bere baitan bildua. Teatinoen Kongregazioak ez du beretzat ohorerik edo eta jendaurreko ezagutzarik gizarteari egiten dion zerbitzu xume hau dela kausa; alabaina, gure komunitateak, arraso apala eta baliabidez urri baita, eskertu egingo du, gure Jaun miserikordiaz beterikoaren izenean eta bere bihotzean bat eginik, zeuen borondatetik eror litezkeen eskerroneko agerkundeak, nola bailirateke amoinak edo eta edotariko sari asmo onekoak. Ihardunaldi hauek bukaturik hitz egin ahalko duzue —hala espero— hermano ekonomoarekin, atxilotu berri izanagatik inongo herra gaiztorik ez dizuena, zeinak ez baitu etsiko zeuen borondate ukaezinari bideak eroso eta leun paratu ahal izan arte.

        Entzuleen artean katarroaren adierazgarri izan ez eta beste zerbait adierazi nahi zuten marrantak entzun ziren. Egozkuek bere aldera itzularazi zituen pazientzia ezaren adierazgarri hauek, kupidarik gabe.

        — Aurretik gaztigatu behar dut baldintza bakarra dagoela konferentzia hau egin ahal izateko: une honetan bertan agindu dezazuen komentu honetako ekonomoa egiten duen gure hermano Alberto Amutxastegi aske utzi dezatela; baita irratitik ahots sakon eta gozoaz eta kultura luzeaz mintzatzen den neska errugabe eta inuzent hura ere. Eta, azkenik, etxe honetako argazkilariari ohostu eta apurtu zenizkioten argazkigintza-materialak ere itzul ditzazuen.

        Entzuleriaren artean begirada esanguratsuak trukatu ziren. Alegia, Barne Ministroak koleraz gorritua begiratu zion Gobernadoreari, eta honek, bere aldetik, infernuko garrak zurbiltzeko bezalako begiradaz egin zion so Petronio komisarioari. Eztarriko marrantak areagotu ziren, Gayarre edo Arriaga antzokietan burgesia gaizki lo egindako batek Mozart-en sinfonia baten bi mugimenduren artekoa aprobetxatuko bailuen arnas aparatuarekiko zor historikoak berdintzeko. Gobernadorea, oraindik aztoraturik, arduratu zen gaiaz:

        — Atseginez esan ahal dizut bai bata eta bai bestea aske uzteko agindua eman dugula gaur goizean bertan, hona abiatu baino lehen, eta biak honantz datozela, euren presentziak hemen gaudenen arteko edozein susmo txarrik uxa dezan.

        Ezak, argazkien gorabehera eta gero denen oharkabean gelako izkina ilun batean eseri zena, komentu osoan entzun bide zen lasaitasunezko bafada bota zuen, horrelako eskandalurik sortzeko borondaterik eduki ez bazuen ere. Lipar txiki batez soako guztiek bere irudia izan zuten zentru. Barne Ministroa, hala ere, omen zen konforme ez zegoen bakarra. Denbora alferrik galtzen ari zelako susmoa egin zitzaion. Batere gustokoa ez duen saltsa batean sarturik dagoenari dagokion tonu erdeinuzkoan mintzatu zen.

        — Bon... Ez naiz adarretatik ibiliko. Esan zaigu Florencio Juandeaburre agertuko zela bilera honetara; izan ere, hori dela eta gaude hemen gauden gehienok. Gure anfitrioiaren dohainak gutxietsi nahi gabe, azaldu behar dut nire protesta, Florencio Juandeaburre gure laguna ez delako inondik ere, oraingoz bederen, ageri...

        Egozkuek, burua pittin bat amilduz eta ezer esan gabe ate ondoko txirrin bat sakatu zuen. Txirrinaren joaldiari prestu erantzunez, atea ireki zen eta hermano atezaina agertu zen, Kuko hamaikakoan sartzen ez zuteneko ernegatu itxuraz, bere sekularen sekulako Portland Trail Blazers-en txandal eta guzti, berezko baldarkeria areagoturik hainbeste ttattar aukeraturen erdian. Ai ai ai, pentsatu zuen Ezak, mozoloa ikusirik, ingurubuelta gehiegirekin ari da gure Egozkue, ezer onerako, zertara zetorrek arlote hori eszenaratzea orain, Juandeaburreren zain dagoenean kristo guztia. Baina aiaiai guztiak irentsi zituen atezainak bi pauso aurrera egin eta Barne Ministroaren aurpegian lehengo aldiz piztu zenean, benetan piztu baina, interesaren argia. Ministroak eskuak besaulkiko besoetan bermatu eta gorputza altxatu egin baitzuen apur bat, emozioa ateratzen ez utzi beharrez dardara arraro batez esaten zuelarik, ahots meharrarekin:

        — Florencio... Joño, Florencio... Ez nizkizun grina aszetiko hauek ezagutzen...