Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—5—

 

Hemerotekara joan zen eta aste batzuk lehenagoko egunkariak begiztatu zituen, kausitu zuen arte. Prentsa ohar laburraren izenburuak ez zuen gaizki-ulerturako zirrikiturik uzten; «Gazte bat hilik gaindosia hartuta». Oharra laburra zen, ofiziozkoa: «M.F.E., hogeita hamar urteko gazte bat hil zen joan zen asteartean, droga gaindosiak sorraraziriko bihotz eta arnas aparatuko geldiketaren ondorioz. Gaueko hamabiak aldera Espainiako Poliziaren kideek anbulantzia bat eskatu zuten, Descalzos kaleko eraikuntza batera joan zedin. Bide laguntzako anbulantzia iritsi zenean, ostera, medikuek ezin izan zuten ezer egin gazteak bizirik iraun zezan, ordurako bihotz eta arnas aparatuko geldiketaren ondorioak jasaten ari zelako. Gordailu anatomiko forentsean, nora eraman baitzen gaztearen hilotza, autopsia egin eta honen ondorioz, heriotzaren arrazoia droga gaindosia izan zela erabaki zen. Poliziaren arabera gaztearen etxebizitzan heroina oso puruaz beteriko poltsa bat zegoen. Heroina hori liteke azken egun hauetako heriotzak eragin dituena. Bestalde, Poliziak atzemandako zenbait aztarnaren arabera, M.F.E. hilik aurkitutako gaztea liteke, baita ere, Juandeaburre Fundazioan egin lapurretaren erantzule». Ondoren izenpea: Akuilu.

        Akuilu delako hark margolari baten erakusketaren artikulua egin behar zuela esan zion, eta, nahi izanez gero, hantxe mintzatuko zirela. Ezak oharra egileari erakutsi zionean, honek ez zuen sarkasmoa ezkutatu.

        — Lan bikaina, e?

        — Nork ez du inoiz horrelakorik egin? —Ezak, elkartasuna erakustea ezinbestekoa zela iritzirik. Besteak errukitzat hartu zuen, ordea.

        — Denak ez gara Vietnamen egon, jakina —Akuiluk erdeinutik gertu azaldu nahian, baina asmo horren kontra, bere burua bekaitz egotetik gertuago salatuz.

        — Ni iritsi orduko ez zen inor gelditzen. Eta ezertaz jabetzen ez nintzen mukizua baizik ez nintzen —Eza benetan ari zen, baina besteak apaltasun faltsua iritzi zion, eta mesprezuzko bafada batez hurrengo koadroa ikustera abiatu zen, non oihal zuri itzel baten erdian kolore-mantxa batzuk ageri ziren, zeinen erditik burdin-sareko hariak ateratzen baitziren, margoaren planoarekin elkartzut—. Jazoerak ez ezik artea ere egiten duzu, hortaz —saiatu zen, berriro—.

        — Kontuz burdin-hariekin, alkandora urratuko dizute eta —gaztigatu zuen Akuiluk—. Artea, jazoerak, kirolak, kultura, erreportaiak, nekrologikoak, prentsaurreak... eta beste batzuk.

        — Eta nola moldatzen zara?

        — Lehen hola, orain hala, gero ez dakit nola. Artea eta kultura, orokorrean, erraza da. Garrantzizkoena arropa egokia ekartzea izaten da, urratuak eta zikinak saihesteko. Egun edozein zerrikeria botatzen dizute burutik behera. Ikusi nahi duzu erakusketa honen artikulua? —paper bat atera zuen poltsiko batetik, eta irakurtzeari ekin zion, afektazioaz:— «...mistizismozko eta bortxakeria sentsualezko nahasketa dotore eta fin hori, hain berea, hain propioa; gairik apalena eraldatzeko gaitasuna; ohar kaligrafiko barnekoi hori, zeinu-sinbolo horiek, aztarna dantzari, txertaketa, zipriztin hegalari horiek, bihotza ikara batean paratzen dizuten nahasketa alkimikoak...». Badauzkat pitokeriaz beteriko bi folio. Batzuk aukeratu egiten ditut, eta aire. Erakusketara joateko lana hartzen dudanean gauza hobetzen da era nabarmenean, hala ere: adibidez, gaurkoari oso ongi datorkio hau: «...burdin-hari arantzadun bat kiribilduz sortzen den keinu oldarkor azkarra, zeinaren ondoren noli me tangere delikatu hori baitatorren...». Badauzkat beste bi folio kritika txarra egin nahi dudanerako. Badauzkat honelako folioak kirolerako, nekrologikoetarako, antzerkirako... Futbolean elkarrizketak ere egiten ahal ditut inor elkarrizketatu gabe: «Hutsunea ikusi eta jaurti egin nuen». «Ni oso ongi nago, baina misterra da nor zelairatuko den erabaki behar duena». «Profesionalen bizitza laburra da». Eta horrela —ofizioaren azalezko azalpen honen ondoren, ordea, lehengoari ekin zion, bestela bezala—. Uste duzu Nixon-en gainbehera Vietnamekoarekin segitu nahi zuten militarrek eragindakoa izan zela?

        — Bai... Baliteke... Edo ez... Ez dakit, begira, ni, Saigon erori zenean, ez nintzen...

        — Egia al da marine-ek berek euren ofizialak zientoka akabatzen zituztela, tiroka?

        Ezak hasperen egin zuen. Kasu sendagaitz baten aurrean zegoen, zalantzarik gabe. Bestearen mitomania edo adarra jotzeko gogoa, edo biak, asetzera deliberatu zen, hainbestetan hainbeste lankideri ikusitako piurak eta poseak bere gisara berrinterpretatuz. Hagitz bere gisara. Eta gogoz kontra.

        — Jakina. Eta ez tiroka, bakarrik. Handiagoak ikusita nago. Ikusi diat nik konpainia oso bat bere tenienteari apuntea eginez, oihanera joateko ala tiro egingo ziotela zemaika, jakinik aurreko oihaneko manglarretan cong-ak zeudela, eta hauek gordinik jango zutela, soberakinak zerrien janari utzirik.

        — Et et et... Adarrik ez jo niri.

        — Zer ba?

        — Vietnamen ez dago zerririk.

        — Nire orduko folioetan halaxe zegoen idatzirik, bada. Guk estilo-liburua esaten genion, ordea.

        — Kazetaritza uste baino gehiago aurreratu da, beraz
—esan zuen Akuiluk, lata ireki batzuen aho ebakitzaileak ikuslearengana zuzendurik zeuzkan koadroak izan zezakeen arriskuari erronka eginez muturra bertara hurbilduz—. Beharrak aldatu dira, noski. Orain eskuhartze profilaktikoetarako giroa prestatzea da inportanteena. Erakuts diezaiogun mundu zibilizatuari, ez zer nolako ankerkeriak egiten diren, baizik eta nolakoak diren beroriek egiten dituzten basatiak. «Sorrarazi zidan lehen inpresioa ona izan zela aitortu behar dut» dio basatia epaitzera bidalitako mendebaldeko kronistak, bere burua filosofo, pentsalaria, idazlea edo eta hori bezalako titulu eder eta ez susmagarriarekin hornituko duena. Besterik irudi lezakeen arren, basatiarenak egin du. Ez dago hitz ederrez hasten dena baino kondena kupidagabeagorik. «Luzera herkuleoa. Esku han di-lodiak. Aurpegi pittin bat abere-antza eta ilea gomaztua». Mendebaldeko kronista erabat justua bidea prestatzen ari da. Deskribapen fisikoa crescendo leun bat da oraino, abere-antza ez oso zehaztu horrekin bukatzeko: horrek gaitasun falta, ergeltasunaren ideia iradoki lezake, arrazoizkotasunaren falta, agian. Zakartasuna, bizioa edo senaren menpeko ohitura desordenatuen ideiak ere okurritzen zaizkio bati. Zergatik sorrarazi dio inpresio ona, hala ere, mendebaldeko orojakitunari, halako gizon zakatz batek? Hau da, bere muga nabarmenen aurkako lehian hanka ematen ikasten saiatzen den txakur bat gure begikoa egiten den arrazoi berberagatik. Astakilo samarra, baina sinpatikoa: «Ileen urdindua nabarmentzen duen jantzi urdina. Irribarre leial eta zabala. Txerazko moduak». Berezko izaera basa gainditzeko ahaleginak egiten ditu, oraindik ez da itxaropen guztia galdu. Ondoren inflexio-puntua dator: tele fono-dei bat, solaskide baten komentario dorpea baina asmo gaiztorik gabea, piztiak adierazitako iritzi baten aurka inor, errespetoz, azaltzea... Inflexio-punturako aitzakia edozein izan daiteke, eta ondorengo efektua berehalakoa, erabatekoa. Mozorroa erori egin da: «Niri harrigarriena iruditu zitzaidana minutu gutxiren buruan pertsonaiaren aurpegikera orokorrean gertatu itxuraldaketa izan zen». Maskara eroririk, bukatu dira lilurak oro. Munstroaren erokeria eta erokeriaren munstroa bat eta bera dira. «Begirada tinkoa, apur bat zoro. Guregan ilkatzen dena une batean berehala bere baitaren baitan ezkutatzeko. Egia dena da ez dagoela hemen, gurekin. Beste nonbait dago, oso urruti, solaskide honengandik eta bere gonbidatuengandik guztiz at». Eta hortik aurrera, desideratum-a: «Zerbitu berri zuten haragi errea. Itzela da, egosiegi dago, gogorra eta zainez beterik, gainera, berau jatea oraindik zailago egiten duena. Guk, gizabidez, jaten ari garelako planta eginagatik azkar etsi dugu. Berak sardes ka-labana hartu eta, isiltasunean, begiak zuri-zuri eginda baina sekulako trebetasunez haragia xehetzen hasten da, dantzarazten du sardeskaren inguruan, platerean paratzen du oraindik ere, bueltak ematen dizkio... bizitzan besterik egin ez duenaren keinu zehatzarekin: zainetatik behera jaitsi, zurdak saihestu, xerrak ebaki, sekzionatu, zurda ondoan pasa, gune zehatzean ebaki, txikitu, zatirik onenak islatu eta pusketa txikietan xehetu. Kolpe lehor bat ezkerrean, intzisio bat eskuinean, zain bat bakartu, kartilago bat bereiztu eta mokadua prest dago». Nekez erabaki daiteke hasierako astazakil sinpatikoak zirujautik edo harakinetik ote duen gehiago, baina garbi dago torturatzaile odolgosea dela. Eta, testuinguru honetan, azken epaia aizkorakada bezala erori da: «Ezerk nahiz inork ez du haragi zati hau zehatz eta zorrotz ebakitzetik geldiaraziko». Handik aurrera gure gizarteak, jatorduetako molde onaz hain kezkaturik dagoena non arrain-labana bezalako tramankulu zentzugabea asmatzeko gai izan baita, aise justifikatuko ditu milaka tona bonba batzuk: bistan da horren zakar jaten duen tipo bat zigortu egin behar dela.

        Koko Eza inpresionatzeko egin bazuen ariketa periodistikoa, kale egin zuen, hau ez zegoelako oso inpresionaturik.

        — Nik gauza bakar bat galdetu nahi nizun: zergatik idatzi zenuen zure oharrean Poliziak uste zuela M.F.E., Marcelo, alegia, zela, edo zitekeela, Fundazioko lapurreta egin zuenetako bat?

        — Ez al dizut oraindik esan? Ikerketa-kazetaritza da nire berezitasunik maitatuena.

        Begietan dirdira bitxia zuela esan zuen hori Akuiluk, eta Ezari iruditu zitzaion sarkasmoaz harantzago, txintxetazko distira hartan laburbiltzen zela bestearen egia, desio beharbada, bakarra.