Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—10—

 

Betidanik zeukan irratia piztuta lan egiteko ohitura, eta arratsalde bat nahikoa izan zitzaion aurretik susmatzen zuena baieztatzeko, bertako emisorak luzegabe jasangaitzak izango zitzaizkiola, alegia. Dialean gora eta behera ari zela ustekabean entzun zuen ahots erlatsa, erlatsa baina gozoa, halere, eta izeberg bat iruditu zitzaion mediokritatearen itsasoan. Lehenengo aldiz nekeza izan zitzaion zertaz ari zen behar bezala harrapatzea. «Omena eta itxura garbi gordetzearren armetan matxinatzeko gertu dauden etxeko zuri horien» aurka ari zen, edo horrelako zerbait. Instantean jakin zuen ez zuela hori baino irrati-saio gustokoagorik aurkituko. Arratsalde hartan bertan ahots magnetikoaren isiltzeak musikari egiten zizkion tarteak aprobetxaturik bere oharrak berrirakurtzen ari zen:

        «Diputazioak, 1928 urteko urriaren lauan, «Pantaleon Juandeaburre» Fundazioa sortzeko erabakia hartu zuen. Izan ere, Benita Juandeaburre Merino andreak urte bereko maiatzaren 22an, Madrilen, eta bertako notarioa zen Eduardo López Palop jaunaren aurrean testamentua egin zuen, zeinaren arabera Diputazioak «Pantaleon Juandeaburre Oroz» izeneko Fundazioa eratu behar baitzuen, Jaun Txit Goren horren omenez, handik aurrerakoan, eta betirako, probintziako seme probeek goi-mailako ikasketak egin ahal zitzaten eta neskatxa probe ezkongabeek ezkon-saria eduki zezaten zuelarik xedea aipatutako Fundazioak».

        Horiexek ziren Koko Ezak, Juandeaburre Fundazioarentzat lanean emaniko lehen astearen ondoren, laburpen gisa idatzi zituen lehenengo oharrak. Luciano Goñiren enkargua onartuz gero, ez zuen beste munduko gauzarik espero, baina afera ez zihoan erabat gaizki: iritsi bezain pronto apartamentu txiki baina txukuna aurkitu zioten, terrazatxoduna, erdialdetik oso urrundua, egia esatera, baina kotxea ere utzi ziotenez, eroso zegoen instalaturik; interes handirik gabe harrera egin zioten arduradun eta agintariek ez zuten beregan, ezta ere, inolako sentsazio ernegarririk piztu, haiekiko eduki zezakeen interes bakarra —interes zientifikoa, nahi bada— euren betondoen tamaina eta berorien morearen argi-ilunaren arabera zer kargu izan zezaketen asmatzea baizik izan ez zelarik. Ezari betondoak gehiegizkoak iruditu baitzitzaizkion baldintza normaletan asperduraz hiltzear behar zuten musu mesokratiko haietan. Azaldu ziotenez, Juandeaburre Fundazioak bazuen berezko pisu espezifikoa kultur arloan, baina, damurik, herriak ez zekien oraindik oso ongi horren berri. Fundazioaren errua ere bazen horretan, lehengo Fundazio zaharraren oroimena guztiz galdua zelarik, ez baitzitzaizkion, berpiztu zutenetik, bere asmoak gizarteari azaldu. Norabide oker hori zuzentzeko, eta Fundazioa zerbitzatu behar zuen gizartean irmo txertatzeko lehen urrats gisa edo, informazio eta irudi kanpaina bati hasiera emateari egoki iritzi zioten Fundazioaren arduradunek. Ezari esan ziotenez, bazekiten argazkilari aparta ez ezik luma astintzen ere ez zela motela, eta, horrela, Luciano Goñiren aholkuari jarraikiz erabaki zuten bere esku uztea Fundazioaren balioa gorestuko zuen luxuzko liburu argazkidun baten edizioa prestatzea. Kortesiazko aurkezpen horien ondoren Luciano Goñiren bitartez bideratuko zirela elkarren arteko harremanak —horrelakorik beharrezko izanez gero— jakinarazi zioten, eta agur esan zuten egonaldi ona eta lana gustokoa edukiko zituela desiratuz, lanean has zedin-edo agiriz beteriko bi karpeta utzi zizkiotenarekin batera. Ezak antizipoa eskatu zuen berehalakoan. Eman egin zioten, sekula amestu baino azkarrago eman ere, alajaina.

        «Fundazioen gastuei aurre egiteko Benita Merinok, Juandeaburreren alargunak, sorterriko zenbait jauretxe eta lur-sail salduko zituen jendaurreko enkantean. Enkante hartan ehun eta laurogeita hamahiru mila berrehun eta hogeita bost pezeta atera ziren, eta testamentu egilearen aginduak betez, Estatuaren baloreak erosi ziren diru horrekin, inbertsio horrek ematen zuen korrituarekin Fundazioak sorturiko zama ekonomikoari eusteko asmoz. Halaber, Diputazioak uzten zuen «Juandeaburre Liburutegia Patronatoa» aurrera ateratzeko eta zaintzeko ardura Fundazio berriaren kontura, kontsideraturik hobe zela bi erakundeak kudeaketa bakarraren pean uztartzea, biak zirelarik jatorri eta helburu berekoak: kulturaren sustapena eta babesa. Fundazioa, hasieran, bi Diputatuk, Apezpikuaren ordezkariak, Aurrezki Kutxaren ordezkariak eta beste hiru pertsonak osatu zuten; azken hiru hauek «bertan bizi, kulturaren aldeko ekimenetan sutsuki saiatu eta gaitasun ezagunekoak» behar zuten, eta Diputazioak izendatzen zituen».

        Oharrak errepasatzeari utzi zion ahots emeak naufragioaren beste mezu bat ematen ari zela oharturik:

        — ...bizi oso bat nazka sino bat osatzeko; ideien igandean bizitzera kondenatu nahi izan gaituzue; herraren sinoa markatu duzue gure bisaietan, suaz markatu ere...

        Ondorengo musikaren lehen akordeek iraun bitartean Eza pentsakor gelditu zen, zerbait gogoratu nahiko balu bezala. Ezagunak zitzaizkion esaldiok? Litekeena... Nonbait irakurriak iruditu zitzaizkion. Baina, igarri ezinik, burua astindu eta bere apunteekin segitu zuen.

        «Benita Juandeaburreren ondorengoek eutsi zioten Fundazioari urte luzez, baina 1956an zailtasun edotarikoak eduki omen zituzten eta Fundazioa desagertu egin zen. Ondare bibliografikoa, zinez luze eta interesgarria, familiaren eskuetan gelditu zen. Orain lauzpabost urte, Florencio Juandeaburrek, Benitaren iloba berau, liburutegiaz kezkaturik, garai bateko akordioak berretsi nahi izan zituen, eta itun berri bat izenpetu zuen kultur arduradunekin. Itun honen arabera, liburutegia —oso egoera kaxkarrean eta baldintza txarretan gordeta bitarte horretan— Diputazioaren eskuetara pasatzen zen, eta horren truke Diputazioak berpiztuko zuen berriz «Pantaleon Juandeaburre» Fundazioa. Fundazioak liburutegia txukundu, katalogatu eta zainduko zuen, eta bertatik sor litezkeen interes ekonomikoak kudeatuko. Fundazioak Juandeaburretarren antzineko jauretxean izango zuen egoitza, eta, liburuak ez ezik, familiako beste hainbat arte-gai baliotsuak jarriko ziren jendaurreko erakusketan. Florencio Juandeaburre izendatu zuten Fundazioko Lehendakari. Gobernu Autonomikoaren ordezkari batek, Kultur Departamentuko bi ordezkarik eta kultur giroan ezagunak diren beste hiru pertsonak osatzen dute Fundazioa». Luciano Goñi zen horietako bat.

        — ...ideien igandean ere badelako lanpostuan tinko eta barau segitzen duen ideiarik...

        Ahots eme erlatsaren uhinak feeling-a bazuen, bazuen kilikagarririk, alafede. Fundazioko arduradunek eman bi karpetetako materialak, azken egunetan buzoitik jasotako paperekin batera —iragarki publizitarioak gehienak— barreiatuta zeuden laneko mahai gainean. Agiriak interesaren arabera sailkatzeari ekin zion, poliki, premia handirik gabe. Orduan ikusi zuen lehen begi kolpean oharkabean igarotako gutunazal txikia. Karpeta barruan edo buzoian iritsi ote zitzaion ezin asmatu. Jakinmina piztu zion, ordea, eskuz idatzirik baitzeuden bere izen-deiturak eta helbidea. Ireki egin zuen, eta hau irakurri:

 

«soli deo gloria

propheten doctrina eliçaren fundament bada

ilusionea eta are guezurra eliçac iaincoaren iugemendu eguitera ausart liroqueenic erratea da

scritura sainduaren iudicioa eguiteco bothere duenic.


        Kazetari eta argazkilari ausart eta orojakitun zaren hori:

        Zerbait zinelakoan eta lapurren kobazulo batean bukatu. Ez al zara oraindik konturatu? Zu ere engainatu zaituzte edo haiekin zaude? Zure Fundazioak ukitzen duen guztiak zerraldo urrina dauka».