Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

 

 

—9—

 

Bad-Marinberg herrixka ezaguna da Alemania osoan bere ur beroen bainuengatik, eta giltzurrinarentzat bereziki onak diren metal-urengatik; laborariak eta abeltzainak badira, baina, garapen industrial handiko herrialdeetan gertatu ohi den gisara, lehen sektoreko lan hauek hain daude mekanizatuta eta antolatuta non guztiz usain eta kolorerik gabeak baitira, eta herrixkak gehiago dirudi hurbil Frank furt-eko funtzionarioentzako etzantokia —hori ere bada—, laborari herria baino, hain da apaina eta txukuna, zelai zabal berde ilun eta muino arinen arteko teilatu gorridun familiabakarreko etxebizitzekin. Bakea eta baretasuna alderdi orotik arnasten dira. Jantzi enpresa batek ere han dauka bere egoitza eta ekoizpen-planta garrantzitsuenetakoa, non enpresaren ekoizpenaren erdia bukatzen den hamar mila metro karratuko fabrikatxo ederrean. Ekoizpen handikoa —bere sailean hirugarrena edo laugarrena Europan— izanik ere, hamabost langile nahikoa da hango lanari aurre egiteko —hogeita bi administrazioa ere kontuan hartzen badugu—, errobotak eta edotariko tresneria benetan sofistikatua baita. Konparazione, enpresaren beste bi fabriketan —bata Asian, nonbait hor dagoena, eta bestea Polonian—, berrehun baino gehiago pertsonak lan egiten dute beste produkzioaren erdia egiteko. Bietako edozeinek, Asiakoak batez ere, han egotera, apurtuko zuen inguru hartako bakea, bere zarata eta usainekin. Baina Bad-Ma rinbergekoa perfektoa da, eta ez dio ezertan ere kalte egiten enpresak ohoretzat erakusten, saltzen duen familia itxurari.

        Urberoaga denez, badira, nola ez, lau edo bost hotel, antzinakoak baina ez zaharkituak, diskretoak baina ez erosotasunik gabeak, urki eta izeien artean erdi ezkutuan ezagutzen ez dituenaren begiarentzat, lorategi handidunak eta guztiz konfiantzazkoa den zerbitzua daukatenak. Bada, horietako hotel bat da Hans Klaus Hoffman-ek, Alemaniako Kultur Ministerioko goi funtzionaria, urtero emaztearekin astebetea pasatzeko aukeratzen duena. Hoffman bosgarren eguneko goizean aurkitu dugu, bere emaztearekin gosaltzen, aurrez aurre. Hogeita zortzi urte dira ezkondu zirenetik, seme eta alaba badituzte, biak lanean eta ezkondurik, eta bosturteko batzuk ezkero ez diote nobedade askorik elkarri kontatzeko. Aste hartan, dena mila bider burura eramandako erritual baten arabera garatu da, bosgarren eguneko gosarirako solaserako posibilidadeak aise agortu dituen betiko erritualaren arabera, gehienera jota oso laugarren edo bosgarren mailako gauzez aritzeko zirrikitua uzten duena. Gosaria benetan ugari eta bariatua denez, Hoffmandarrek, bereziki xuhurrak ez izanik ere, nahiago izaten dute sabela ongi bete golosina haiekin guztiekin, gosariak afaldu arte ezer jan gabe aise iraunaraziko baitie. Usu bosgarren eguneko gosarian ez diote ezer esaten elkarri. Egun hartan ere ez, harik eta Hoffman andreari, ogi errearen artean xingar puska bat jartzen zuelarik, gogoeta bitxi samar bat otu zitzaion arte, logure ahotsaz galdetu ziola senarrari:

        — Hans, zer gertatu zen azkenik Espainiako bidaia hartan?

        Hoffmanek begi zeharkaz egiaztatzen zuen kafea beroegi zegoela oraindik, eta laranja zukua bukatzea nahiago izan zuen, emazteari arrapostu baino lehen.

        — Badakizu ez naizela topikozalea, Anke. Eta, hala ere, espainiarrekin topiko guztiak egia suertatzen dira: desordenatuak dira, puntualitaterik gabeak, nagiak, seriotasunik gabeak, bazter-nahasleak...

        — Eta liburua?

        Hoffman pentsakor gelditu zen une batez, zer liburuz ari ote zen jakingo ez balu bezala.

        — A, liburua! Ez naiz gehiegi gogoratzen... A, bai, liburu hura... Benetan estrainoa, liburua. Alde batera autentikoa zirudien, baina beste aldera, hain zen estrainoa... Eskutik kendu zidaten ezer egin ahal baino lehen, eta gero desagertu zen, galdu egin zitzaien, edo halako zerbait, esan dizudan bezala hain ziren desordenatuak eta bitxiak espainiar haiek. Liburua, liburua... ez nuke jakingo zer esan liburuaz; izan ere, hain zen, nola adieraziko nizuke, arraroa, bitxia... Eta garai hauetan hainbeste iruzur egiten denez...

        Eta berehala isildu zen, beste zeregin garrantzi handiagoko batek deitua; izan ere, kafea hozten ari zitzaion.