Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—4—

 

Bigarren anonimoa, lehena bezala, sobera zimurtutako holandar tolestu batean iritsi zen. Maiuskulei sakatzean karakterra goiko lerrora eramaten zuen idazmakina batekin idatzirik zegoen, eta typex nahikoa lehorraren arrastoak ikusten ziren han hemenka, erredaktoreak izandako duda-mu dak edo akatsen erakusgarri. Ezak Olivetti zahar bat izan zitekeela egin zuen kontu. Anonimoak latinezko esaldi bat zeukan izenburutzat: Iulius exclusus e coelis. Ondoren, lehen lerroek aurrekoaren tonutik ekiten zioten: «Gizon bat hil da. Nor izango da hurrengoa? Hobe zenuke non sartu zaren jakingo bazenu». Izandako lapurreta bat ere, nonbait, gogora ekartzen zuen: «Izan duzu honezkero eraman zutenaren berri?». Eta abar. Horrek guztiak ez zuen ezer berririk ekartzen, lehengoan esandakoaz berriro jardutea baizik ez zen. Interesgarriago iritzi zion bigarren parteari:

        «Goseac flacatuic du Diogoc Livino adisquidea ediren, ongi flacatuic eriden ere.

        — Nondic çatoz, drauca galdeguin, penatuic

        — Montacutusetic

        — Iaquindurias betericago, nasqui

        — Ez, iauna, zorris ongui beteric bai, aitzitic

        — Paristic unic aldacarra?

        — Baiqui, eta eçinsinhetsia: Beta sapit eta Quercus praedicat: Beta iaquinsuada eta Aritzac predicazentu».

        Ordurarte anonimoen asuntu hari, alproja edo eroren baten eldarniorik izango zelakoan edo, arreta gehiegizkorik jarri ez zion arren, bere buruari aitortu behar izan zion, lehen aldiz, harriturik zegoela; alegia, anonimo-hasierak horrelako jenero bati egotzi ohi zaizkion arauak betetzen zituen: omenezko informazio bat insidiaz barreiatu, mehatxua, lausoagoa edo agerikoagoa... Bigarren partea guztiz bestelakoa zen. Hau da, inori gorputzean beldurra edo susmo txarra sartu nahi bazaio, egokiak dira «nor izango da hurrengoa?» eta gisa horretakoak, baina inor ez da beldurtzen zer esan nahi duen edo zeri dagokion ez dakien latinezko esaldi baten aurrean: Beta sapit eta Quercus praedicat.

        Egia zen Ezak benetan gauza apartekoak zituela ikusirik Fundazioan, benetan harrigarriak. Denetan harrigarriena arratsalde bestea ez bezalako batean gertatu zen. Ezak bazekien Luciano Goñiren pasioetako bat, ardoaz aparte, pintura zela. Arratsalde hartan Goñi jauretxera iritsi zen, itxura errespetagarriko beste bi gizonekin, eta jauretxea hustuarazi zuen ohiko ordua baino ordubete edo lehenago. Bertan lanean ari ziren guztiak bota eta gero kanpoko zaindariak baino ez ziren gelditu. Hustuketa gertatu zenean bera lorategiko zoko apartatu batean zebilen, jauretxean gertatzen zenaz ohartugabea, bere asmoa baitzen zuhaitz eta zuhaixken kimu berritutakoen zenbait argazki ateratzea, arratsalde haietako giro badaezpadakoaren argian. Jauretxera itzuli zelarik atea irekirik aurkitu zuen, eta harriturik ikusi ez zegoela inor barruan. Lehen solairutik zetozen ahotsak entzun eta bertara abiatu zen, ahotsen jatorria zen gelara deitu gabe sartuz. Han aurkitu zituen Goñi eta beste bi gizon margo bati begira, ez nolanahi ordea, baizik eta kordea galtzeko zorian baileuden, halako moldez non baitzirudien Jaungoikoarekin berarekin hizketan ari zirela. Ezak ere ikusi ahal izan zuen margoa. Ez zen oso aditua, baina ez zuen berehalakoan besteek erakusten zuten piura ulertu, margoa benetan nahikoa arrunta iruditu baitzitzaion. Natura mortu bat zen: Camembert hori-nabar soil bat, kadmio-zi troi eta Veronako berde margo-kolpe ttiki banarekin, plater baten erdian, mahai gainean, edalontzia eta boli beltzezko kiderra zuen laban baten artean. Eza berehala konturatu zen besteek, ezer esan ez bazioten ere, ez ziotela harrera onik egiten; are, hilobi baten azken babes intimoa profanatzen ari balitz bezala sentiarazi zuten bota zizkioten soakoek. Barkamena eskatu eta alde egin zuen. Goñi lasterka atera zitzaion atzetik, egoerak, Ezaren ustetan, merezi zuena baina askozaz ere azalpen gehiago ematera, harira letozkeenak batzuk, xelebre samarrak bestetzuk. Benetako pasioz, benerazioz ia mintzatzen zela iruditu zitzaion.

        — Munduan oso jende gutxik ikusi duen margoa ikusteko aukera izan duzu, Koko. Urte luzeak zirela galdutzat ematen zen Toulouse-Lautrec bat da. Sekula egin zuen margorik bitxiena, segurutik. Bitxiena, hain zuzen, mugimenduaren margolaria zenak egin zuen natura mortu bakarra baita. Ez du preziorik.

        Hain egin zizkion diskrezioa erabatekoa gordetzeko eskaera sutsuak ezen Ezak benetan hartu baitzuen koadroarekiko interesa, eta Toulouse-Lautrec-i buruzko katalogoak begiratzen hasi, koadroaren berri zehatza eduki ahal izan zuen arte. Horrela jakin ahal izan zuen benetan koadro bitxia zela, oso bakandua: ia mende oso bat desagerturik, katalogoetan azaltzen bazen François Gauzi-k, Toulouseren laguna eta biografoetako bat, bere berri ematen zuelako zen. 1887ko Salon-erako prestatu zuena omen zen. Katalogoek ziotenez, Salon-eko epaimahaikoen gainean trufa egiteko sorturiko margo apala zen, berez, teknika eta exekuzioaren aldetik, benetan balio handirik gabea; bere balio ikaragarria, aitzitik, bitxia, bakandua eta besteak ez bezalakoa izatetik zetorren, hain zuzen, bildumagilerik exijenteenaren apetarik txundigarriena asetzeko modukoa omen zelarik.

        — Florenciok erosi berri du dirutza ikaragarria ordainduz —jakinarazi zion Goñik—. Baina ez da berarentzat. Opari bat egiteko da. Oso pertsonaia bereziari egin nahi dion oparia.

        Beharbada, gauzak bestela izatera, Ezak onartuko zituzkeen Goñiren azalpenak burua sobera hautsi gabe; anonimoen asuntua zegoen, ordea. Eta horietan Fundazioari buruz esaten zirenak: lapurren kobazuloa, hau, hori eta hura ote zen; ondoren arte-munduak aspaldi desagertutzat ematen zuen Toulouse-Lautrec bat halako batean ageri. Eta gero Beta sapit et Quercus praedicat. Honek guztiak barne-egoera deserosoan jartzen zuen; hasi zen inork zerbait esan nahi ziolako posibilitatea estreinakoz eta serioski kontuan hartzen.