Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—2—

 

— Soinekorik ederrenak jantzirik. Zu eta biok. Gezurra kotxez dabil. Gogoan pertsona ginenekoak? Setazko kaparik oparoena bizkarrean. Zu eta biok. Infamiak abiadura handiko trenez egiten du bidaia. Ezpondetako superbibienteak. Urrez brodaturiko tertziopeloz inguraturik. Zu eta biok. Insidia abioiz doa. Mende bukaerako naufragoak. Gabon, ilunkumeok.

        Margoten ahotsa erlatsa da, baina gardena, eta nahasketa mahai zarpailduko botoia gora eramaten duenean, gorrotozko akorde lazgarriki zorrotzek zerbezaren ahogozo mingotsarekin egiten dute bat hor nonbait, ametsek —zuriak eta beltzak, grisak ere bai, eta kolore guztietakoak— eurentzat gordetzen duten txoko lizunean, eta Margoti belarri bat emango zuela bateria jotzen jakiteagatik bururatu zaio, baina ametsak usu ihes egiten duten txoriak dira, eta boligrafoarekin kolpatzen du kupidagabe flexoaren txapela metalikoa, ahotsaz beharko duelakoan perkutitu bere entzuleen kirio bereak —hala nahi, hala espero— bezain laztuetan eragin humano bat erauziko badu. Margotek ireki zuen behin bizitzaren estalkia eta barruko mekanismoak aztertu zituen; ez dizkio inori ikasi behar hurbileko geografiak, eta berekiko urrutikoetan ere aise bereiziko zituela paisaiaren ñabardurak du gorderik. Kitarraren azken kolpe basatiaren oihartzuna oraindik uhinetan, botoia goratu du berriro ere, mikrofonoa eskuinez hartuz, eta bere ahots sendoak ez du dardararik egin ozenik gabe baina peto esan duelarik:

        — Naufragioen mezuak. Zer ukitu, eta gezurrezkoa da: tomatea, bizikletak, otea, apretak. Zer entzun, jan, milikatu, sinetsi, esan, oihukatu: egiaren ihautea. Balaren ziztua eta hilerrietako betiko atsedena baizik ez da egia. Egia da gerran hiltzen den lehen borrokalaria.

        Kitarraren hurrengo nota urratuak entzuleen bihotz anparogabeak —bere saihetsezurreko kaiolatxoan harrapatutako untxiak— erdibitu nahi dituzten sastakaiak dira. Margotek artaz eta trebeziaz nahasten ditu ahotsa eta musika. Testuak bereak direlakoa zabaldu da, nahiz eta, galdetzen diotenean, testuak berak prestatuak direla erantzutea nahiago izan; berdintsu da, ia inork ez dio zehaztasunari jaramonik egiten. Irrati kazetari konbentzional horietako batek aitortu zion behin, bere ezinbesteko motelkeriatik jaulkitako hitz berdeetan, seguru asko milaka gazte batzuek segitzen zutela ostegun gaueroko saioa. Estatistika oinperatzea lortu zuela tresneriaz zein espazio fisikoaz erortzear zegoen irrati baliabide-urri eta pitzatu hartatik. Ahots erlats eta aldi berean ezti horrek, mina egiteko gertu bezala fereka soinuetan blaitzeko gai, sosegurik gabeko naufragoak sareratu ditu: salve, Margot, gauaren erregina.

        — Han aldarrikatu, hemen ukatu, hor bedeinkatu; atzo prestatu, orain piztu, gero areagotu, inoiz ez gelditu. Kainoia haientzat burrunba hutsa da. Urteak eta urteak bagenitu bezala. Bala tripan daukatela segituko dute lapurtzen, soroan etzanda, agonian, ari den behia bazkatzetik geldituko ez zaizun bezala.

        Jende gutxi ausartuko da irratiko kabinatxoan sartzen Margotek berak gonbidatuta ez bada. Horregatik bere atzean atearen klaka disgustuz sentitu du. Are eta gehiago nor den ikusi duenean. Hara, pentsatu du, zer haize boladak ekarri du periko smith hau hona, etorri berriaren arnasa kokotean sentitu eta janzkera larrubeltza zeharka ikusi duenean. Margot ez da harekin fio. Aspaldi ezagutzen du, inoiz adiskideak izan direla ezin esan badaiteke ere, eta ez da sekula fio izan. Etorri berriak, gizontto elektriko bat, meharra eta kizkurra, badaki horren berri. Keinu larri bat itsatsi zaio ezpainetan eta ez dela txantxetan ari, berak ere nahiago izan zukeela hara joan behar izan ez balu adierazi nahi izan dio imintzio bitxiak eginez.

        — Atzetik dauzkat —eta Margot ahoa irekitzera zihoala irudi duenean:

        — Egun batzuk direla. Baina honaino ez dira etorri. Ez ditut ekarri, ziur naiz —isilune llabur bat—. Bai, badakit zer pentsatzen ari zaren. Ez gara elkarren lagunak. Ez nuen nora joanik. Horra. Ez nuen nora joanik.

        Larri mintzatzen da, eta presaka. Margotek ez du sekula hain izuturik ikusi nor eta beste ezer baino gehiago harro plantak egitea maite duen gizontto susmagarria. Margot, beste ezer baino gehiago, ezustean harrapatuta, harri eginda bezala dago. Gizontto elektrikoak, labanaren ahoan ibiltzen ohituta dagoen orok bezala, ez du gehiegi begiratzen zer iltzeri heldu behar dion jokoan dagoena larrua denean, eta ez du izaten, ezta ere, astebete lehenago egindakoaz damutzeko betarik, ez ohiturarik. Eta hala ere orain damutzen zaio Petronio komisarioaren enkargua bere unean onartu izana.

        — Saltsa lodian sartu naiz. Uste dut puska batez desagertzea komeni zaidala.

        Eta, berriro ere, Margoti ezer esateko betarik utzi gabe:

        — Gordeko didazu itzuli arte, ezta? Baina ongi zaindu, gero. Etorriko naiz bila, edo inor bidaliko dut. Tori, jende askotxo dabil huskeria honen atzean.

        Errektangulu eitea duen pakete bat, kazeta-paperean bildua, utzi du erortzen nahasketa mahai gainean. Lehen begi-kolpean, Margoti zapata kutxa bat izan daitekeela iruditu zaio.

        — Seguruena da. Inori ez zaio burutik pasako zuri eman dizudanik.

        Ezezagunak herioan alde egin du. Dena pare bat minutuko tarte laburrean gertatu da eta Margotek ez du erreakzionatzeko modurik izan.