Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—2—

 

Vinum et musica laetificant cor: et super utraque dilectio sapientiae *aldarrikatu zuen Luciano Goñik, solemnitate hordituarekin—. Argitaletxe txiki baten kargu egiten duen nire lagun batek egitasmo majo samar bat zeukan esku artean: munduko literaturan idatzi izan diren ipuin laburrenetariko batzuen antologia prestatzekoa, hain zuzen. Kontu honek nahikoa luze joko du, haatik, eta hobe izango duk aurretik godaleta mukuru betetzea, zer gerta ere —Ezak, hainbakarrenez, basoa betetzen denean ateratzen duen zarata entzun zuen—. Esaten ari nintzenez, aurretik ipuinok itzuli behar ziren, jakina. Badakik, lerro bat, bi, gehienez sei lerro hartzen zituzten ipuinak. Eskaintza interesgarria zen ez bakarrik kalitatea segurtatua zegoelako, baizik eta, baita ere, ipuinen luzerak garai estresatu hauetan testu luzeagoek lortzen ez duten arrakasta eta oihartzuna iragartzen zuelako. Hortaz, errealitate kulturalari zehatz egokitutako proposamena zela iritzirik, gauza lehenbailehen aurrera eramateko asmoz, berak eskatuta halako ipuin-aukera bat egin nuen, eta afera nola izan zitekeen frogatzeko, Monterrosoren El dinosaurio hartu eta konfiantzazko itzultzaile bati pasa, zopilo xamarra berau, baina langilea, zintzoa. To, esan nion, euskara ezak hau. Izenburua: El dinosaurio. Testua: «Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba allí». Pfff, erantzun zidan, hau arront zaila duk, eta ongi egin beharra zegok, laguntza behar diat. Ezta Joyceren Ulises itzultzeko eskatu izan banio ere. Ederki, esan nion, egin zure erara, lasai, hartu beharrezkoa duzun denbora guztia, eginda daukazunean ekarri eta mintzatuko gara. Handik lau hilabetetara, artean ni nahikoa berantetsirik nengoelarik, deitu eta bilera bat egiteko esan zidan. Nik uste nuen esku ahurrean idatzirik ekarriko zuela, edo autobus-txarteltxo batekin etorriko zitzaidala, folio batekin, gehienera jota. Bai zera. Ez al zuen, bada, karpeta handi-lodi bat ekarri, lehertzeko zorian zirudiena, Proust-en obra guztiak beste folio zituena? Zer da hori, galdetu nion. Besteak, zer izango da, bada, zuk eskatutako lana. Gogor lan egin dugu, «dugu» diot, zeren, ulertuko duzunez, ez dut neuk bakarrik burutzerik izan, beste seiri eskatu diet laguntza
eta aholkua. Gauza uste baino korapilatsuagoa da: begi ra, hasteko, eman dezagun «despertar» aditza «iratzarri» itzul tzen dugula. Denborazko «cuando» hori emateko «-nean», «-larik», «-la», «-n unean» —beste batzuk ere bai, baina ez da komeni arazoa gehiegi nahasterik— izango genituzke (iratzarri zenean, zelarik... eta abar). Beraz, lau aukera ditugu «iratzarri» aditzarekin. Orain, «dinosaurio» sei era diferentez eman dezakegula kontuan hartuz, lau bider sei, hogeita lau aukera ditugula konturatuko zara, bider bi —«todavía» horrek beste bi aukera ematen digunez—, berrogeita zortzi. Ez da komeni dialektologia ahaztutzea, are eta gutxiago giroa nola dagoen kontuan hartuz, eta horregatik, erabaki genuen «estaba» aditz nagusia Bonaparteren sailkapenaren araberako hogeita bost tokian-tokiko hizkeren arabera ematea. Eragiketa erraz bat eginez, lehengo 48 aukerak bider 25 hizkera horiek, 1.200, hau da, orain arte, «iratzarri» aditzarekin baditugu 1.200 itzulpen zuzen. Baina, ez da ahaztu behar «despertar» aditza beste zortzi forma gehiagotan ere eman daitekeela. Beraz, egitan daukagun itzulpen zuzenen zenbakia hauxe litzateke, 9 bider 1.200, hau da, 10.800. Eta, jarriz gero gauzak ongi egin behar direlakoan, egoki iritzi diogu Arantzazuko arau ortografikoak baino lehenagoko idazkera ere aintzat hartzea, inori minik ez emateko. Orduan, aise konturatuko zara ditugun itzulpen posibleak berriro bider bi aniztu behar direla, eta, gisa honetan, 21.600 itzulpenetan jartzen gara. Baina kontua ez da hemen bukatzen, hau da, nolabait esan, hau hurbilpen bat besterik ez da, zeren ez baititugu oraindik sintaxiaren arazoari buruzko kuestioak analisatu. Hau da, orpoz orpo segitu behar al genuen Sebero Altuberen ikasbidea, edo, aitzitik, libreago jokatzea zilegi ote zitzaigun? Eztabaida luzeak izan genituen kuestio interesgarri honi buruz, eta horien fruitu dira 400 orrialdeko txosten batean bildu dizkizudan zazpi itzultzaileok egindako ohar jakingarri eta eruditoak. Gauzak honela, batzuek «dinosaurioa esnatu zenean» tipoko itzulpenak egin dituzte, beste batzuek «esnatu egin zenean dinosaurioa...» tipokoak, beste batzuek «esnatu zenean» bakarrik, beste batzuek nahiago izan dute ondoren aipatzen dizudan itzulika, «Han zegoen oraindik...» tipokoetatik hastea, euskaldunagoa zelakoan. Beraz, sintaxiari ekin eta gero konturatu gara lehengo 21.600 itzulpenak 21.600 bider 8 zirela benetan —izanez ere gehiago baziren, Jakintza Bhaitakoen iritziak eta grafiak kontuan hartuz gero eta abar, baina sinplifikatzera jo nahi izan dugu—, hau da, 172.800. Honekin uste dut lortu dugula ipuinaren esanahia zeharo harrapatzea, eta euskaraz ongi paratzea. 172.800 bider hiru, lau, bost, hamar edo gehiago egitea ere bazegoen, «estaba» hori hitanoko adizkietan jarriz gero, baina, berriz diot, ez dugu itzulpen lana gehiegi zamatzerik nahi izan. Lan bikaina egin dugula deritzot. Orain, material hori guztia nola argitaratu, zure lagunak ikusiko du; nire kalkuluen arabera, itzulpen bakoitza lerro batean sartzeko moduko letra-tipo txikiak erabiliz, 500 orritako 12 liburuki atera zitezkeen, edo 1.000 orritako sei, halako bilduma gisa planteatuta joan litekeena, «Monterrosoren Dinosaurioaren itzulpenak» izenburuarekin. Liburukiak hobeki ulertzeko, beti ere, eraskin bat argitaratzea komeniko litzateke, prozesuaren berri eta ohar jakingarriak bilduko zituena. Zer iruditzen zaizu? Horixe esan zidan. Eta nik kontu hau berretsi badizut ez da izan zu nekarazteko edo aspertzeko, baina kontura zaitezen Monterrosoren lerro batek halako letra-itsaso bat sortzen badu, ez dela erraza izango beste edozein letra-itsasoren baliagarritasuna ukatzea, endemas orain laurehun eta piko urte idatzita bezala aurkezten badigute, eta hortaz, faltsifikazio lana ahalezkoa dela, dozenerdi koska funtsezkori erreparatuz gero, lau arau begiratuz eta zainduz. Eta horregatik kontatu dizut hau guztia. Horregatik eta beste Marqués de Griñón bat atera dezazun eskatu nahi dizudalako.

 

* Ardoak eta musikak bihotza alaitzen dute, baina bi gauza hauen gainean jakinduriarekiko maitasuna dago.