Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—9—

 

— Apaiz kontakatilu harekin egon haizenetik banekien horrelako txepelkeriaren batekin etorriko zinena. Zer eskatu duzu?... Cartaplata!? Cartaplata!!?? Ez da izango! Arren!!... Marqués de Griñón? Aaa... Tira, tira, hori hobeki dago. Bonum vinum laetificat cor hominis *. Bon, aitortuko dut deblauki: egia da, Fundazioaren liburutegia antolatzen hasi ginenean liburu bitxi bat azaldu zitzaigun, Egozkue bazter-nahasle horrek Hugonotearen Liburua deitzen duena... Bota ezazu ardo xorta bat, istorioa oso osorik eta den bezal-bezala ezagutu nahi baduzu...

        Ezak bi baso zapal erdiraino bete zituen.

        — Liburua nahikoa ongi kontserbaturik zegoen, nahiz eta zenbait orri, pipiak, bakteriek eta hezeak sorrarazitako markak zirela ere, irakurgaitz gertatu. Gutxi batzuk falta zituen, bestalde. Aurretik gaztigatzen diat: egilearen izena, noiz eta non inprimatu zen eta gorabehera horiek eduki beharko lituzkeen orria da horietako bat, beraz ezin emango diat horri buruzko xehetasunik. Hala ere, eta leheneratze-lan behinenak egin eta gero, konturatu ginen itxura guztien arabera XVI. mendeko liburua zela, kalbinista batek idatzia, antzaren arabera, eta euskaraz idatzia. Hortaz, gaur arte ezagutzen ez zen liburua zela erabaki genuen. Gauzak bere garrantzia bazuenez, afera lasai antzean hartzea erabaki genuen; hau da, ezer esaten hasi baino lehen, benetan zer zen eskuartean geneukana garbitzeari ekin genion, are eta zuhurtzia handiagoaz horretarako berariz Madrildik ekarritako aditu batek liburua faltsua izan zitekeela esan zigunetik... Hortaz, zalantza hori piztu zenez, horixe izan zen gure lehenengo ardura: liburua faltsua zen edo ez argitzea.

        — Faltsua? Nork hartuko zuen, ordea, horrelako lan bat, XVI. mendeko liburua faltsifikatzeko nekea? —galdetu zuen Ezak, sinesgogor—. Eta, zergatik?

        — Dirua, tortolo halakoa, dirua —irria baino gehiago marranta zen zer bat isuri zitzaion—. Artegai faltsuen merkatua uste baino zabalduago dago. Egia da gehienetan margoak edo eskulturak direla faltsutugai, liburuak ez duela hainbesteko grina pizten bazterrotan... Baina bildumazaleak badaude, baita ere. Ezaguna da Berrogeita bi lerrotako Bi blia-ren kasua. Izen horrekin ezagutzen den Biblia Guttenberg-ek berak inprimatua da. Orain bi urte ale bat saldu zen Londresen, isilpeko eskualdatze baten bitartez, iritzi publikoaren oharkabean. Alemaniar batek lau milioi marko pagatu zituen, eta handik urte t'erdira jakin ahal izan zen faltsifikazio bat zela. Alceo Dossenak garai guztietakoak dira: faltsifikatzaileen mundua egon badagoela, alegia.

        — Ez da erraza izango, ordea.

        — Ez, baina egin daiteke: ez dago pentsatzerik XX. mendean ez dagoenik errepikatzerik XVI. mendeko teknikak. Adibidea zilegi bada, medikuntzan bezala da: egun inork ez du izainik erabiltzen ezer sendatzeko. Horrek ez du esan nahi, ordea, erabil ezin izan daitekeenik.

        — Eta errentagarria izan al daiteke? —galdetu zuen Ezak, erantzuna ezezkoa zela uste zuela salatzen zuen tonuan.

        — Zergatik ez? Faltsifikazioa ona bada, adituak engainatzeko bezain ona, alegia, eta autentiko itxuran saldu nahi denak pena merezi badu, dirutza handia harrapa dezake. Kasu honetan bestelako arrazoiak ere egon litezkeela aintzat hartu gabe —gaineratu zuen, erdi zital, erdi maltzur.

        Ezak ez zirudien, guztiarekin ere, oso komentziturik, eta hazka ari zen buruan. Goñik hizketan segitu zuen.

        — Halako liburu bat faltsifikatzearen arazo teknikoa
—esan zuen Goñik, apur bat distraiturik—, hiru mailatan erabakitzen da: alde batetik, papera. Bigarrenik, inprenta-markak: tipoak, filigranak... Hirugarrenik, hizkuntza sinesgarria lortzea —halako batean Goñi bere baitako amildegietatik, non une batez galdurik eman baitzuen, atera zen, errealitatera itzuliz—. Hi, atera ezak zeozer pikatzeko, ezta? Erratzuko gasna pixka bat, adibidez. Eta beste botila bat.

        — Emaidazu horretarako arrazoi on bat.

        — Ongi da: Fecundi calices quem non fecere disertum? **

 

* Ardo onak gizonaren bihotza alaitzen du.

** Nor ez dute kopa ugariek berritsu egin?